2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

ASTRAZENECA TXERTOEN IRABAZIAK

Gaur egun bizitzen ari garen egoera dela eta, munduko zientzialari eta farmazeutika garrantzitsuenak COVID-19aren aurkako txertoak sortzea izan dute helburu azkenengo urtean. Hauen artean AstraZeneca farmazialaria, koronabirusaren aurkako txerto eraginkorra martxan jartzea lortu duten laborategietako bat, Oxford-ekin batera. 

Txerto hau 135 herrialdetan 3.000 milioi dosi baino gehiago saldu ditu. administratzen ari da. Espainia hauen artean; 125.000 baino dosia gehiago jarri dira herritarren artean. Laborategi honen helburua jendea seguru mantentzea izan arren, ez da bakarra. Azkenengo urtean izugarrizko onura ekonomikoa izan du laborategiak.


Lehenik, 2020ean laborategiak, 2.592 milioi euroko irabazia izan zuen, aurreko urtean baino %159 gehiago. Ildo beretik, urteko lehengo hiruhilekoan 1.288 milioi euroko irabaziak izan ditu enpresak. Kopuru horrek 2020ko epe bereko 780 milioi dolarreko irabaziak bikoiztea baino gehiago suposatzen du.


Bestetik, ostiral honetan Londresko burtsara bidalitako ohar baten bidez, zergak ordaindu aurretik 1.326 milioi euro irabazi zituztela jakinarazi zuen enpresak, iazko hiruhileko bereko 771 milioi euro gehiago, %72 gehiago. AstraZenecaren kotizazioa ia %3 igo da ostiral honetako burtsa-jardunaldiko lehen bileretan.


Ez hori bakarrik, diru-sarrerak, guztira, 6.039 milioi eurokoak izan ziren, % 15,2ko igoera 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Kopuru horretatik, 275 milioi dolar (227 milioi euro) zuzenean egotz dakizkioke COVUD 19ren aurkako txertoari, Europar Batasunean eman daitezkeen lau txertoetako bat. 


Amaiera emanez, oraindik jakin ezinak dira AstraZenecak izango dituen irabaziak aurten eta hemendik aurrerako urteetan. Baino garbi dago milioikoak izango direla, COVID-19aren aurka borrokatzeko beharrezkoak baitira. 


https://cadenaser.com/ser/2021/02/11/economia/1613030504_309680.html

https://elpais.com/economia/2021-04-30/astrazeneca-duplica-su-beneficio-entre-enero-y-marzo.html

https://www.efe.com/efe/espana/economia/el-beneficio-de-astrazeneca-se-dispara-durante-ano-la-pandemia/10003-4462529



Tubacex

    Tubacex, metalezko tuboak egiten eta saltzen dituen, 163an Laudion sortu zen enpresa bat da. Salmenta gehienak, petrolioa itsaso azpitik ateratzen duten enpresei egindakoak dira. Epresak arrakasta handia izan zuen urte askotan zehar, eta honen ondorioz, lantegiak ireki dituzte Espainian zehar, Frantzian, Austrian eta Amerikako Estatu Batuetan, eta guztira 2500 langile inguru dituzte. 


 

    Baina, azken urteetan egondako petroleoaren prezio jeitsiera eta energiak lortzeko beste modu batzuen arrakastaren ondorioz, salmentak asko jeitsi dira. Gainera, Covid19ak eta honen ondorioz egin behar izan zen itxialdiak, krisi hau areagotu baino ez zuen egin, izan ere, denbora batez produkzioa gelditu behar izan zen lantegietan. Honen ondorioz, zuzendaritzak, Laudio eta Amurrioko lantegietan 150 kaleratze inguru egongo zirela esan zuen, hauek, Arabako bi hiri nahiko txiki direla kontuan hartuta, biztanleriaren zati nahiko handi bat geldituko litzateke.

     

    Sindikatuak, egoera honen aurka egon dira hasieratik, eta zuzendaritzako langileek kostu handiagoak eta sarrera txikiagoak dakartzatela diote, eta bertako langileak kanporatzen baziren, kalean bukatuko zuten pertsonak gutxiago izango zirela diote. Gainera, kexen beste arrazoi nagusienetako bat, ekonomia errekuperatzera ez dutela itxoin diote, hau da, krisia ez dela Tubacexen, ekonomia osoan baizik, eta ekonomia errekuperatzera itxoingo balute, behar bada, enpresaren egoera ere hobetuko dela. Honen aurka kexatzeko, lantegietako beste langileek astreo egiten dituzte manifestazioak eta dagoeneko 80 egun inguru daramatzate greban, eta diotenez ez dira lanera itzuliko zuzendaritza eta sindikatuen artean akordio batera iritsi arte.

       Nere iritziz, enpresak, akorio batera iristeko aurrera pauso bat eman beharko luke, izan ere, ez badute egiten langileak ez dira lanera itzuliko, eta horrek eragindako produkzio faltak, enpresak duen krisi ekonomikoa areagotu baino ez du egingo.

 

 Bibliografia: https://www.elcorreo.com/economia/empresas/tubacex-propone-despido-20200722103821-nt.html https://es.wikipedia.org/wiki/Tubacex https://www.deia.eus/economia/2021/04/29/cortes-trafico-bilbao-manifestacion-tubacex/1116868.html

Ekonomiaren jaitsiera turismoa dela eta

 Tuismoa oso funtsezkoa da espainiako ekonomiarentzat eta horregatik, 2020tik galerak oso handi eta garrantzitsuak izan dira espainian. Herrialdearen barruan turismotik bizi diren autonomia erkidegoak asko dira adibidez, Euskal Herria. Hau ez da turismotik bakarrik elikatzen, baina ekonomiaren zati oso handi bat turismoaren sektorea da , eta Euskal Herria bezala beste hainbat autonomia erkidego daude. Gainera sektorearen barruan lan egiten dutenek ere asko jasan dute: enpresa asko itxi egin behar izan dira eta beste asko dirua galtzen eta esfortzu oso handiak egiten ari dira, zoritxarrez.Eta horrek esan nahi du, langabezien zenbakia sektore askotan bezela hemen ere  igo egin dela, noski.

Zehazki, 2020 urtean %77 turista gutxiago etorri ziren espainiara beste urteekin alderatuta eta 19 milioi euro inguruko galerak izan direla kalkulatzen da. Eta datu hauek sektore guztiek batzen duten galerekin alderatuz gero, total horren zati handi bat dela ikus daiteke.

Beraz, batzuetan hiritarrak turismoa eta turistak kritikatu egiten ditugu, geure herri eta hiriak gehiegi eraldatu eta prezioak igo egiten dituztelako baina orain, inoiz baino hobe ikusi dugu hauen garrantzia zein den: turismoa gabe herrialdearen ekonomia oso zigortua izaten da eta horrek, hiritarrei ez die on egiten noski.


"Marbella Vice", zer da eta zergatik mugitzen du hainbeste diru?

 MARBELLA VICE

Marbella Vice Marbella hirian oinarritutako GTA (Grand Theft Auto) bideojokoan egiten den roleplayeko serbidore bat da, hau da, jokalariek pertsonai bat interpretatzen duten serbidore pribatu bat. Serbidore hau Ibai Llanos streamerrak sortu zuen Twitch eta Youtuben eduki berria sortzeko bai berak eta bai serbidorera gonbidatu zituen beste 124 streamerrak. Egia esan, inork uste zuena baino arrakasta handiagoa izan du serie berri honek. Arrakasta horrek noski dirua ekarri die serbidore barruko jendeari, zuzenean daudenean ikusle asko pilatzen dituzte batez ere Twitchen.

Marbella Viceri esker ezagutzen ez ziren streamerrak orain ezagun bilakatu dira, eta Twitchek ikusle kopuruengatik ordaintzen duenez, jende hori diru gehiago irabazten ari da beraien ikusleak asko igo direlako azkeneko asteetan. Ikusle igoera hau beraien emanaldi onarengatik gertatu da, jendeari hainbeste gustatzen zaio betiko streamerrak ikusi ordez berri hauek ikusi nahi dituztela. Baina, zeintzuk dira sekulako igoerak lortu dituzten streamerrak? Hona hemen adibide batzuk: Spursito, Lazypopa, jcorcko_, IlloJuan, Cristinini, Zunksoyyo, eta beste asko. Hauek dira aipatutakoen zifrak: IlloJuan 100.000 ikuslera iritsi zen lehenengo aldiz eta bataz beste 48.000 ikusle eduki ditu, Spursitok 170.000 jarraitzaile irabazi ditu eta 23.000ko bataz besteko jendea eduki du bere kanalean, Cristininik 120.000 jarraitzaile irabazi ditu eta 2 milioietara iritsi da jada 13ko bataz besteko ikusleekin, Zunksoyyok 70.000 ikusle igo du bere bataz bestekoa, Lazypopak 70.000 jarraitzaile irabazi ditu eta jcorcko_k 100.000 jarraitzaile irabazi ditu 25.000ko bataz besteko ikusleekin. Hor kontuan hartu behar da Twitchek 10.000 ikusletik gora izan dituzten streamerrei generatzen duten %70a ordaintzen dietela, eta adibide hauek lehen gutxi gorabehera oraingoaren erdia kobretzen zuten, beraz hazkundea nabarmena da.

Serie hau orokorrago begiratuta, eztanda egin zuenean ia milioi bat ikuslera iritsi zen, zehazki 970.000 ikusle izan ziren. Hau seriearen hasieran gertatu zen, jendeak "hype" handia zuelako, hau da, aurrerago gertatuko zenaren jakinmina. Hau guztia Twitchen, baina badira gutxi batzuk Marbella Vice Youtuben igortzen dutenak zuzenean, adibidez DjMaRiio, 37.000 ikusle izatera iritsi zela. Gehienek Youtuben zerbait erakusten badute Twitcheko beraien streametatik ateratzen dute edukia eta Youtubera igotzen dute bideo moduan. Teknika hori gehienek erabiltzen dute irabazi handiagoak aportatzen dizkietelako, izan ere horrela alde batetik Twitchek ematen dioten dirua irabazten dute eta bestetik Youtubetik irabazten dutena bideo horiek igotzeagatik. Hau da, lan berdina egiteagatik nahiko gehiago irabazten dute.

Hor dituzue Marbella Viceri buruzko datu batzuk. Espero dut zuen zalantza guztiak argitu izana.


Marbella Vice: Estreno, roles y participantes, en directo la serie de Ibai  Llanos | Marca

MONOPOLIOAK

 EBk Appleri leporatu dio monopolioaren aurkako legea urratzea, App Store-ren bidez komisio altuak kobratzeagatik eta aplikazioen garatzaileei debekatzeagatik zerbitzu horietara harpidetzeko beste modu batzuen berri ematea. EBk ikerketa bat abiatu du Spotifyk duela bi urte aurkeztutako salaketa bati erantzunez.

Lehen urratsa egin du Bruselak, baina luze jo dezake. Auzitegietan amaitzen badu eta Applek EBko legedia urratu duela ondorioztatzen bada, Apple Storeren bidez fakturatutako %10era arteko isuna jaso dezake.

Applen aurkakoa da gaur egun Bruselak esku artean duen monopolioaren aurkako kasu garrantzitsuenetako bat, eta EBk Apple ikertuko duien lehen aldia da. Applek bere zerbitzuen salmentak %27 handitu direla ezagutarazi duen aste berean eman du bere erabakiaren berri Bruselak.

Monopolioen arriskua oso arriskutsua da eta gainera horain koronabirusarekin ikusi dugu nola enpresa txiki asko itxi izan behar duten monopolio hauengatik. Zerbitzu azkarrago bat eta hobeago bat eskeintzen dizute, baina oso orokorra eta ez landua, denda txiki bat berriz tratu hobeago bat eskeintzen dizu baina garestiagoa da. Denda handitan lan baldintzak ez dira han beste errespetatzen, globo adibidez berriz denda xiki gehienetan bai.


2021(e)ko apirilaren 29(a), osteguna

Suezeko kanala Markel Usabiaga


Suezeko kanalean gertatu dena izan da barku oso handi bat Txinatik zetorrena ataskatua gelditu dela. diagonalean gelditu da, eta nola kriston pila barku pasatzen diren hortik egunero, milloi askoren galketa egin dute. 

Martxoak 23-an barku normal bat iritsi zen baina, ez zekitena zen zer egingo zuen. Esaten dute izan zela hondarra ekaitza bat izan zela eta haizearen gaitik ere. Ataskatua gelditu zen diagonalki. Hasieran uste zuten izan zela zerbait normala eta kostatuko zitzaiela piskat ateratzea eta ya. Baina ez zen horrela izan.

6 egun iraun zituen galketa multi millonario honek. 6 egun hauetan 300 barku baina gehiago egon ziren karabana bat egiten eta 230.000 millioi euroko galketak egin ditu. 15.000 eta 20.000 hondar metro kubiko artean dragatu dira 6 egun hauetan. 24 orduz egon dira lan egiten barkua askatzeko egunean 38.000 millioi euro galdu direlako gutxi gora behera.Canal de Suez: El Ever Given continúa bloqueando el Canal de Suez y se  multiplican los efectos económicos | Marca

US$3-gatik Googleko dominioa erosi zuen argentinarra.

US$3-gatik Googleko dominioa erosi zuen argentinarra

Argentinaren Googlearen domeinu-izena, web disenatzaile batek erosi zuen joan den asteazkenean, webgunea bi orduz erori zenean herrialde horretan. 
Nikolas Kuroñak (30 urte) esan zuen googleko domeinua prozesu normal eta guztiz legalaren bitartez erosi zuela. Google Argentina BBCari konfirmatu zion denbora labur batez domeinua beste pertsona batek eskuratu zuela. Domeinuaren kontrola oso azkar berreskuratu zuela gehitu zuten.
Historioa hasi zen Nikolas bere idazmahaian eserita zegoenean Buenos Airesen kanpoaldean, asteazkeneko arratsaldean, bezero batentzat webgune bat disenatzen. Bat batean Whatsapp asko iristen hasi ziren bere mugikorrera, googleko webgunea ez zuela funtzionatzen esanez. Nikolasek pentsatu zuen zerbait arraroa gertatzen ari zela. NIC enpresaren webgunera sartzea erabaki zuen. Han zegoenean,  domeinua erosi zezakeela ikusi zuen. Funtzionatuko ez zuela pentsatzen zuen harren, erosketa egiteko pausuak jarrraitu zituen. Ondoren, erosketaren ordaina iritsi zitzaion bere e-maileko kontura. Argentinako Googlearen domeinua 270 pesoengatik izan zen erosita (US$2,70).
Teoria batek esaten du Googlek bere domeinua berritzea ahaztu zuela, honek bakarrik urte bateko bigentzia duelako. Baina domeinua ez zuten berritu behar 2021eko uztailara arte. Nicolas Kuroñak ez dauka oso argi zer gertatu den, eta oso arraroa sentitu zen bat batean munduko atentzio guztia bere gainean zegoenean.

Navalen urtero lau ontzi egitea eta 700 enplegu sortzea eskaini dute

 Filmaren komantaketan industria pesada edo itsasontzi sektorea ikusi dugunez gai hau aukeratzea erabaki dut.

Zenbait eragile saio sendoa egiten ari dira Sestaoko (Bizkaia) Navalera berriro ontzigintza itzul dadin, eta ekinaldi hori estu hartzen ari da Eusko Jaurlaritza, logistika proiektuak alde batera utzita, industriaren aldeko norabidean bultza dezan. Euskal Herriko Itsas Foroak jakinarazi du Navalen likidazioan bigarren eskaintza handiena egin zuen taldeak, Alemaniako A&Mk, proiektu bat duela Sestaoko ontziolan hiru edo lau ontzi egiteko urtero. Hego Koreako ontziola batekin akordioa egin du alemaniarrekin, 25 urterako, Sestaon berriro jarduera industrialean hasteko. 30 milioi euroko inbertsioa egingo dute eragile horiek Koreako taldea Europan zabaltzeko kokagune baten bila dabil, eta, lehen urterako, 300 lanpostu zuzen sortuko lituzkete Ezkerraldean. Bost urteko epean, 700 lanpostu lirateke, betiere Itsas Foroaren arabera.Sestaoko Naval ontziola.

TXINA POTENTZIA EKONOMIKO INDARTSUENA?

 TXINA POTENTZIA EKONOMIKO INDARTSUENA?

EGOERA:

Gaur egun, Ameriketako Estatu Batuak eta Txina merkataritza gerra baten erdian daude, hasieran Joe Biden administrazioak bultzatuta. Azken helburua Txinarekin munduko ekonomia handiena den merkataritza defizit izugarria saihestea da.

Txinak azken urteetan dinamismo inbidiagarria erakutsi du gaur egun 28 urteko hazkunderik txikiena izan duen arren. Ideia bat egiteko, 1990ean, Txina ez zegoen munduko hamar ekonomia handienen rankingean, 1992an sartzea lortu zuen eta postu horretatik,% 10 inguruko hazkunde tasei esker, 2010ean harrapatzea lortu zuen. Japonia munduko bigarren postuan.


DATU NAGUSIAK:

Baina aipatu dugun bezala, Txinaren aurrerapenak akatsik gabeak izan dira. 1980tik 2010era bitarteko aldia aztertzen badugu, 30 aldietatik 25etan Txinaren hazkunde tasa% 8tik gorakoa izan da. Urte hauetan, Estatu Batuak ez dira inoiz tasa horietara iritsi eta, gainera, lau urteotan hazkunde tasa negatiboak izan dituzte.


ONDORIOA:

Bukatzeko, esan nezake urte batzuk barru Txina munduko lehen potentzia bihurtuko dela, bere ekonomiaren datuak eta gero eta gehiago nola handitzen den ikusita.




--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

BIBLIOGRAFIAhttps://www.elblogsalmon.com/economia/pasos-china-para-alcanzar-numero-uno-como-potencia-economica-mundial




2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

SUPERLIGA

 

Zer zen antolatu nahi zuten superliga? Superliga txapelketa mota berri bat zen. Denboraldi desberdinetan 15 ekipo desberdin egongo ziren eta 5 gonbidatu azken denboraldian egin zutenaren arabera: Inglaterrako ligatik sei talde, españako ligatik hiru talde, italiako ligatik beste hiru talde eta azkenik Alemaniako bi talde eta Frantziako talde bat. 

Superliga orain dela hilabete bat edo guxtiago egin nahi izan zuten . Hau Champions leaguaren ordez egitea pentsatu zuten momentu batetan hanbat ekipotako presidente desberdinek. Une bat igarota super liga honetatik ekipo desberdinak ateratzen hasi ziren superligarekin ados ez zeudelako. 

Zergatik superliga berri hau? Florentino Perezek superligaren alde zegola erakusteko hainbat argudio desberdin erabili ditu: " Futbola salbatzeko superliga egin behar dugu" " Orain jende gazte parte handi batek ez du futbola ikusten, eta jende hori futbola berriz ikusteko egin nahi degu hau" , Txapeldunen Liga erakargarria da final laurdenetatik aurrera, ez talde xumeen aurka jokatzen dugunean bezala ".

Badago jendea argudio horiek arrazoi nagusia ez direla pentsatzen dutenak. . Hauen iritziz, arrazoi nagusia diru gehiago lortzea da eta diru hau bakarrik talde aberatsenentzako izango zen. Florentino berriz esan zuen: Ezin da izan Espainiako ligan klub apalenak dirua irabazten egotea eta Bartzelonak galtzen aritzea. Momentu zail batean gaude eta ezin da hau pasa. Ezin da Ingalaterran sei talde horiek dirua galtzen egotea eta beste 14ek irabazi ".

Datu batzuk ikusita argudio nagusi hau ikertzen saiatuko naiz.  Superli 4.228 milioi dolar (3.500 milioi euro) jasoko lituzkete hasierako azpiegitueretarako ordainketetan, eta 12.058 milioi dolarreko "hasierako konpromiso aldirako". Aldiz, Champios Leaguean zenbaki horiek askoz bajuagoak dira. 2018/2019 denboraldian Champions Leaguek sortutako sarrerak 2.800  milioi euro inguru izan ziren. Hoiek salmenta eta emisión eskubideen salmentatik datozte batez ere. Bata eta bestearen arteko aldeak oso nabarmenak dira.

Goazen aztertzera hortaz aparte talde handiek gaur egun dituzten zorrak; gertuen ditugun hiru taldeen datuak, Bartzelonak 1196 miloi euro zor ditu, Real Madrilek 901 milloi euro eta Atletico Madrillek 800 milloi euro.

Guzti honen ondoren nire iritzia arrazoi ekonomiko beste arrazoien gainetik dagoela da. Oso polita gelditzen da salbatzaile bezela joatea edota gizartearengatik egiten dezula esatea, baina datu hauek ikusita helburua ekonomikoa dela dirudi. Momentuz badirudi jendearen nahiak diruaren botereei irabazi diola. Zer gertatuko hurrengo urtetan?


FNAF UCN Ekonomia

 SFM/UCN] Please deposit five coins MEME Animated - YouTube

FNAF UCN edo Five Nights At Freddy's: Ultimate Custom Nights, bideojoko barruan ekonomi txiki moduko bat do, "fazcoins" eta "dead coins" eta haien erabilera. FNAF terrorezko bideojoko bat da, zuk animatroniko batzuetaz bizirik jarraitu behar duzula oso resumitua esanez.

UCN-en, Fazcoinsak erabiliz dead coin bat lortu dezakezu, edo pelutxe batzuk lortu animatroniko batzuk zutaz urrun egoteko. Death Coins-ak jokoak duen sekreto batzuk desblokeatzean ditu. 

Baina badago pertsonai bat 5 fazcoin eman behar diozula zuri ez hiltzeko, eta 1-20 zer difikultate duen arabera, frekuenteki galdetuko dizu ala gutxiago. Orduan fazkoinak denbora estimatu batean rekolektatu behar dituzu hari ordaintzeko.

plEASE DEPOSIT 5 cOINS by S0U1-G1iTCh on DeviantArt

Please deposit 5 coins! : fivenightsatfreddys


Baina beste joko batean, FNAF AR (Five Nights At Freddy's: Aumented Reality), ere fazkoinsak daude, eta erabiltzen dira jokoaren dendan, bateria zure linternarako, animatronikoak erosteko, haien piezak, trajeak, etab...

FNaf ar ^^ | FNaF Amino [ Español ] AminoFNAF AR: Special Delivery ® » Descargar Juego GRATIS 🥇

2021(e)ko apirilaren 24(a), larunbata

Pentsiodunek manifestazioa egingo dute otsailaren 13an Hego Euskal Herriko hiriburuetan

 

Pentsiodunek manifestazioa egingo dute otsailaren 13an Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Ebaluazio hasiera honetan, pentsioei buruz hitz egiten haritu gera, ariketa ezberdinak egin ditugu pentsioak kalkulatzeko eta pertsona ezberdinen kasuetan zein den beraiei hoberen etortzen zaien pentsioa: publikoa edo pribatua. Horregatik oraingo honetan, pentsioei buruz hitz egingo dut. Otsailak 13 Hego Euskal Herrian lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte, Toledoko Itunaren erreforman beren aldarrikapenak jasotzea eskatzeko, besteak beste, 1080 euroko gutxieneko pentsioa erreklamatzen dute eta iraunkortasun faktorea ezabatzea. Juan Antonio Armentia Arabako koordinakundeko bozeramaileetako batek azaldu duenez, beraien erabaki nagusia gobernuak eskakizun horiei arreta jartzea eta beraien arazoari soluzioa ematea, eta otsailak 13-tik aurrera astelehenetan manifestazio koordinatu bat egingo dituztela.

Gainera horrekin jarraituta Euskal pentsiodunek aurreikusita daukate, Victoria-Gasteizeko kameran dokumentu bat entregatzea non 2021-eko aurrekontuekin. Nik uste dut pentsionistek ondo egiten hari direla, beraiek nahi dutena lortu nahi badute borrokatu behar dute eta hori da egiten hari direna, baliabide ezberdinekin saiatzen hari dira; manifestazioekin, dokumentuak entregatze… horrekin aurrerapenak lortzen hari dira. Halaber nik uste dut pentsionistek eskatzen hari diren diru kantitatea ez dela hain besterako, horrekin esan nahi dudan da, nire ustez pentsionista guztiek horrelako pentsio bat eduki beharko lukete, gutxienez! Bestela ez dutelako behar adina diru.

Bestalde Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari gutun bat bidaltzea ere erabaki dute, non kexatzen dira gobernuak pentsionistei ematen dieten prestazioengatik "PSOEren programarekin kontraesanean". Hainbat politiko kritikatu dituzte, hasieran kasu egiten zietelako baina azkenean esan dutenari ez zioten erreparatu eta pentsionistek sindikatuei laguntza eskatuko diete.


2021(e)ko apirilaren 23(a), ostirala

EMAKUME ETA GIZONEN ARTEKO DESBERDINTASUNAK FUTBOLEAN

  Oraindik ere emakume eta gizonen kirolen artean desberdintasun handia dago, izan ere, kirol gehienetan gizonek emakumeek baina diru gehiago irabazten dute, eta badaude kirolak diferentzia oso handia dena. Futbola da horietako kirol bat. 

 Emakume futbolari askok beste lan bat edo ikasketak egiten ari dira futbolean jolasten duten bitartean, futbolean irabazitakoarekin ez delako nahikoa bizitza guztia bizitzeko, momentuan ondo bizitzeko ematen die, baina etorkizunera begira beste zerbait eduki behar dute, argi daukatelako futbola ez dela bizitza guztirako. Aldiz gizonezkoen kasuan ez dute beste lanik edota ikasketarik behar, gizonezko futbolari askok ez dituzte ez unibertsitateko ikasketak ez batxilergoa ere izango, nahiz eta batzuk egongo diren ikasketekin, emakumeekin konparatua gutxi. 

 Españan adibidez gizonezko askok bai 1. edo 2. mailan jokatu emakume gehinek baina gehiago irabazten dute eta mundu osoan zehar antzeko gertatzen da. Hori zati handi batean emakumeen futbola ez delako gizonezkoa bezain ezaguna da. Telebista kateetan emakumeen partidu bat ikustea zaila da (berdin du Champions, liga edo zer izan) mutilenean aldiz partidu ia guztiak ez bada guztiak telebistatuak izaten dira. Prentsak ere interes askoz gehiago jartzen du gizonetan eta baita babesleek ere, gizonezkoenak normalean babesle gehiago izaten dituzte. Orain pixkanaka aldatzen hasi da eta emakumeen futbola ezagunagoa egiten hasi da baina ahala eta guztiz ere ez da nahikoa gizonezkoen soldatekin alderatu ahal izateko. 

 Munduko hoberen ordaindutako futbolari emakumeak (Hada Hegerber)  400.000€ urtean irabazten ditu eta gizonetan hoberen ordaindutako futbolariak (Leo Messi) 130 miloi euro irabazten ditu urtean, hau da Hadak Messik egun batean irabazten duena irabazten du urtean. Bera da 400.000€-ak superatzen dituen jokalari bakarrak beste asko ez dira ezta 300.000€ irabazten. Horretaz gain Españan emakumeen %49-ak ez dauka soldata finko bat eta gizonezkoen 1. eta 2. mailako jokalarien %100-ak du soldata finkoa. Emakumeek Liga ibedrola irabazteagatik 1.300€ irabazten dituzte klubarentzat, hau da, 54€ gutxi gorabehera jokalariko eta gizonetan irabazten duenekipokoak 20 milioi euro irabazten ditu klubarentzat. Badaude Barça eta Real Madrileko jubenilak 1. mailako emakumeek baina gehiago irabazten dutenak ere. 

 Honek argi eta garbi uzten du, munduan baina batez ere Españan dagoen diferentzia, eta emakumeek eskatzen duten gauza bakarra beraien soldatak igotzea eta berdintasun bat lortzea da nahiz eta hori oso hurruti egon.



Informazio iturria:

https://www.blogbankia.es/es/blog/cuanto-cobran-las-jugadoras-de-futbol.html


Merkel eta txertoa

 

Angela Merkel recibe la primera dosis de vacuna AstraZeneca


Alemaniak txertoa jartzeko aukera eskaintzen du adin multzoen arteko lehentasunak ezabatuz eta Errusiako Sputnik V txertoa merkaturatzen duen lehen lurraldea izanik.

Jens Spahn Alemaniako Osasun ministroak ostegun honetan ziurtatu du horrela espero dutela heldu guztientzako koronabirusaren aurkako txertoa eskuragarri izatea beranduenez ekainerako.

Spahnek espero du "ekainean lehentasuna igo dezakegula", esan zion Bundesrat-eko goiko ganberari, lehen txertoa hartzen duten erabakitzen duten egungo zerrendak aipatuz. Abenduan hasi zen txertaketa kanpaina mantso hasi ondoren, Alemaniak bere hedapena azkartzea lortu du hilabete honetan.

Hala ere, Alemania orain arte STIKO txertoen batzordeak sortutako lehentasunezko taldeen sistema zorrotzak zuzentzen du, gehienetan adinaren arabera definitua.





Aplikazioak dituzten eragina ekonomian

 Aplikazioak dituzten eragina ekonomian

Azken urteetan teknologia oso menpe jarri da gure bizitzetan. Gizakiok egunean zehar teknologia asko erabiltzen du, bai ordenagailua erabiltzean modu zuzen batean edo baita era astensore bat hartzean. Median 2 ordu pasatzen ditugu  soilik mugikorrekin, aipatu gabe, ordenagailua, telebista.... 


Uso de apps alcanza récord, ¿gasto en ellas dará también el gran paso? |  TECNOLOGIA | GESTIÓN

Erabiltzen ditugun teknologietan aplikazio asko deskargatzen dira, enpresei diru asko ematen. Geroz eta enpresa gehiagok beraien produktua modurenbatera aplikazio edo teknologietara eramaten dituzte, horrek diru gehiago sortzen duelako, gaur egu,n ia dena teknologiara pasatuta dagoelako. Enpresa askok eskeintzen dutena teknologien aplikazioetan dago baina beste askok ez daude teknologian onarrituta baina bertara pasatzen dira. Adibidez Autobusa noiz datorren jakiteko aplikazioak, arropa erosteko edo deskontuak edukitzeko aplikazioak, janariaren deskontuak egiteko.... Enpresa batzuk erabiltzen zauden aplikazioagaitik ordaindu egiten dizute, baina hori gutxienekoak dira, gehienak zuzenki ez dizute ezer eskatzen aplikazioa doain deskargatu daiteke baina horrekin enpresari diru bat ematen ari zaio, geroz eta jende gehiagok aplikazioa eduki geroz eta hobeagoa izango delako. 

 Enpresa askok metodo hau erabiltzen dute erosleak konkistatzeko, bere enpresaren aplikazioa deskargatuz deskontu ugari jartzen dituzte eta horrla jendeak aplakazioa deskargatzea lortzen dute. Aadibidez Mc Donald's enpresak doain deskargatu daiteken aplikazio bat du, bertan enpresak ze gauza eskeintzen dituen ikus daiteke eta deskontuak edukitzen ditu jendea engantxatzeko. Bestalde enpresak ere diru asko lortzen dute beste aplikazioetan iragarkiak jartzen, horrek diru asko eragiten du, eta aplikazioetan aprobetsatzen dute beraien iragarkiak jartzeko.

Argazki honetan jendeak erabiltzen duen aplikazioak sortzen duten dirua ikus daiteke. Hiru zatietan banatzen da, lehengo datuak aplikazioa desarroiatzean soilik lortutako errenta da. Kolore urdina publizitatea dago eta kolore arrosan aplikazioak dendetan saltzean. Bigarren datuak deskargatutako aplikazioak dira, kolore urdinean Google Play-en deskargatutakoak eta arrosan ¡OS App Store aplikazioan eta azkeneko datuak  Apps-ak dituzten dendenak dira. Bukatzeko argazkiaren bean Munduko rankina dago, koloreurdinean deskargengaitik era arrosean errentengaitik.

SUPERLIGAREN ONDORIOZ FUTBOLAREN ALDAKETA EKONOMIKOAK

 Azken egun hauetan Superligaren buruz egon da jende asko hitz egiten. Futbolean, liga bat egin nahi dute munduko ekipo hobereneekin eta bakoitzak bere iritzia eman du ea nola eragin zezaken hori futbolean baina zer eragin izango luke hori ekonomikoki?

Superliga hau, Championsarekin ordezkatu nahi zuten baina diferentzia asko dago bi lehiaketa hauen artean... Champions-a irabazten duen taldea 100 milioi € inguru eskuratzen ditu, baina Superliga irabaziz 350 milioi € ematen dizkizute bakarrik parte-hartzeagatik. Uefak (Championsa egiten duen enpresa) 2000 milioi € inguru lortzen ditu urtero eta Superligarekin estimatzen zen urtean 10000 milioi € inguru lortzea, eta hori diferentzia oso handia da.

European Super League idea causing controversy — AGONAsport.com

Krisi ekonomikoa 65 urteko baino gehiagorentzat

 65 urteko baino helduagoak krisi ekonomikotik ongi ateratzen diren bakarrak dira.


Krisi ekonomikoak berriro erakutsi du atzeraldietan sortzen den desberdintasuna. Ongizate estatuak adinekoengan babesten du bere egoera ekonomikoa indartuta uzten duten adinekoengana, eta gazteagoak bazterrean uzten ditu, berriro ere galtzaile direnak. Etxeetan egindako inkestetako datuetan oinarrituta Europako Batzordeak egindako ikerketak erakusten du adinaren araberako desberdintasunak nola handitu diren, erretiratutakoen alde pandemiaren aurretik zeuden aldeak handituz. 


    "Krisiak gehien kaltetutako kontsumitzaileak gazteak dira(16 eta 29 urte bitartekoak) eta adinekoak (65 urte baino gehiago) dirudienak dira gutxien kaltetutakoak", dio Europako Batzordeak konfiantzatik argitaratutako txostenean hilero egiten dituzun inkestak. Batzordeak egiten duena etxeen eta enpresen egoera ekonomikoa zehatz-mehatz jarraitzea da, eta informazioa adierazle askotan banatzen da. Txosten honetan aztertu direnen artean, bi daude giltzarri direnak koronabirusaren krisiak nola eragin duen etxeen ekonomian: krisiaren 12 hilabeteetan haien ekonomien bilakaera eta metatutako aurrezki aldakuntzena.


    Bi adierazleetan, adin tarteen arabera, joera hazkorra ikus daiteke: adinekoek, erretiratuek, krisia aldeko egoerarekin gainditu duten bitartean, gazteek diru sarreren beherakada nabarmena izan dute eta horrek "aurreztea" ekarri du eta beraiek zituzten aurrezkiak kontsumitu dituzte edo gastu arruntak mantentzeko maileguak hartu dituzte.

2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna

SUPERLIGA - Sorreraren eta amaieraren arrazoiak

 Superligak futbol mundua hankaz gora jarri du, nahiz eta 48 ordu bakarrik iraun duen. Proiektuak Europako futbol eredu tradizionalarekin hausten du (talde bakoitzak lortzen dituen kirol merituak kontutan hatzen dira). Superligaren proiektuak, ordea, eredu amerikarra jarraitzea proposatzen du (txapelketa "itxi" bat eta 15 ekipoek plaza finkoa dute beti, kirol errendimendua kontutan hartu gabe).

Zein arrazoiengatik sortzen da proiektua?

Lehenengo arrazoia klub eta ekipamenduen jabetza aldatzea da. Hasiera batean, taldeen akzioak zaletuen edo lurralde bakoitzeko enpresarien esku zeuden. Baina gaur egun, atzerriko inbertitzaileak (estatubatuarrak eta asiarrak) sartu dira jabetzan geroz eta gehiago.

Superligaren beste arrazoietako bat da, sistema amerikarrean ez dagoela 2. mailara jeitsierarik. Beraz, zalantza gutxiago dago klub bakoitzaren diru-sarreretan. 

Beste arrazoia, futbol-taldeen arteko desoreka izan da. Historian zehar Europako Kopa (orain Champions League dena) liga handi eta txikietako taldeek irabazi zuten. Baina azken 15 urteetan Europako 4 liga handienetako taldeek bakarrik irabazi dute. Desorekarako faktore garrantzitsu bat lehiaketa honen sorrera izan zen. Lehiaketa berriak partida kopurua eta sortutako diru-sarrerak biderkatu zituen. Liga nazional bakoitzeko zenbait talderi partehartzeko aukera eman zitzaienez bakarrik, liga handiagoetatik zetozen eta aurrekontu handiena zuten taldeak liga txikienetako taldeen gainetik jarri ziren.

Faktore hauengatik eta beste batzuengatik, azken urteetan, talde kopuru mugatu batek pilatu du Europako futbolak sortutako diru gehiena, potentzia ekonomiko bihurtuz. Honek negoziazio-boterea ematen die federazioetan eta beste taldeen aurrean. Beraz, futbol liga "itxi" bat izateko interesa talde boteretsuen eta inbertsioetarako ahalik eta errentagarritasun handiena lortu nahi duten jabeen arteko elkarketatik sortu da.

Superligaren aurkako arrazoiak

Zaleen, federazioen eta gobernuen presioa oso handia izan da hasieratik. Batez ere, Inglaterran, zaleak berehala atera ziren kalera beraien protestak entzunarazteko. Bertako gobernuak ere, lege aldaketak egin ditzakeela adierazi zuen, zaleei furbol taldeen kudeaketan paper garrantzitsua emateko. Aldaketa hori mehatxu handia izan da klubetako jabeentzat, erabakitzeko ahalmena zaleekin partekatu beharko luketeelako. 

Proiektua aurkeztu zenetik, berehala Inglaterrako futbol taldeek uko egin zioten partehartuko ez zutela adieraziz. Jarraian, Europako beste hainbat taldek berdina egiten hasi ziren eta 2 egunetan Espainiako ligako 2 ekipo bakarrik zeuden proiektuaren alde.

Gaur egun albistetan ikusi daitekeenez, bi talde hauen aurkako jarrerak indartzen hasi dira, batez ere, zaleen aldetik. Noraino iritsiko da egoera? Aldaketarik emango da? edo betiko eredu tradizionalarekin jarraituko da? 

Aipatzen denez, futbol taldeen arteko desoreka geroz eta handiagoa da eta honek lehiaketak erraz aurreikustea ahalbidetzen du, bai nazionalak, bai kontinentalak. Eta egoera hori ez omen da ona futbol munduarentzat. Esaten dutenez, okerrera egiteko joera du egoerak.

Superligaren ekimenak oraingoz ez du arrakastarik izan. Beraz, beharrezkoa izango da beste aukera bat planteatzea, baina beti ere Europako lehiaketa-eredua errespetatuz, non zaleek partehartzen duten eta lehiaketa irekia eta kontinenteko herrialde guztientzat integratua izango den.



PAPIERMARK ALEMANA

Papiermark Alemana, 1914. urtean sortu zen txanpon mota bat da, hau lehen gerrate mundialaren ondorioz sortu zenetik, behera eta behera egin zuen, Venezuelako kasu antzeko bat da, baina Papiermarka kasu hontan askoz gutxiago balio zuen; Papiermark txanpona, bere balioa jaitxi hasi zen 1914. urtean Alemanak izugarrizko isun altuak ordaindu zituenean lehen gerrate mundialaren amaieran eta honek krisi handi bat jasan zuenean. Bere puntu altuena 1923. urtean izan zen inflazioaren ondorioz, bertatik ahurrera Rentenmark txanpona erabili zuten, txanpon bakar hau (Rentenmark-a) 1 000 000 000 000 Papiermark balio zituen, hain altua zen bertako krisia eta arazoa, etxeak forratzea merkeagoa zela bileteak berarekin egitea pintura bat erostea baino. Txanpon hau justutik hasten zen, 1, 2, 5, 10, 20... euroa bezalaxe, baina askoz gehiago igo egin zen 200 mila, 500 mila, Miloia, 500 miloi edota 20 BILOI Marko arte. Ikus dezakenez bertan zegoen arazoa ez da horren larri inoiz ere ez ikusi, zorionez Alemania Eurotara pasa zenean honen ekonomia izugarri igo egin zen baina lehen ere bigarren gerrate mundialaren amaieran, Reichsmark-a rekin ere bai hasi zen igotzen, ikus daiteke nola kasu batzuetan inflazioa ongi bukatzen duen, baina asko kostata. Asko harritzen du pensatzea, gaur egungo Alemaniak, mundukorik potentzietatik garrantzitsuena, sekulako krisi larria pasa zuela. 



20 biloi marko