2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

EKONOMIAK EZ DU ERRITMOA HARTU: %0,2 HAZI DA ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAN.

Jaurlaritzak esperotakoa baino lau hamarren okerragoa da urte arteko tasa: -%2,9

%0,2 hazi zen urteko lehen hiruilekoan, eta horrek erakutsi du ekonomiaren suspertzea beranduzten ari dela, urte arteko tasak berriz, negatiboan jarraitzen dute, baina ez aurrekoetan bezainbeste, izan ere, %7,6 tik %-2,9ra igaro da. 

Ekonomiak ez du martxa hartu: %0,2 hazi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan |  Ekonomia | Berria

Pentsazkoa denez , orain hasi berri den bigarren hiruilekoan jauzi handia egingo du urte arteko BPG-ak eta tasa positibo ikusgarri bat erakutsi. Edonola ere, efektu estatistiko hutsa izango litzateke, iazko bigarren hiruilekoko amiltzearekin alderatu baita (%-19,5), hau da, ez da hazkunde sendo bat izango, errebote estatistiko bat baizik.

URTEAN %6,7 GORA

Jaurlaritzak oso iragarpen baikorrekin hasi zen urtea , %8,6a, baina martxoan jeisten hasi zen. Baina orain aurreikusten dute %6,7a handituko dela aurten, iaz, berriz %9,5 txikitu zen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.