Gaur egun bizitzen ari garen egoera dela eta, munduko zientzialari eta farmazeutika garrantzitsuenak COVID-19aren aurkako txertoak sortzea izan dute helburu azkenengo urtean. Hauen artean AstraZeneca farmazialaria, koronabirusaren aurkako txerto eraginkorra martxan jartzea lortu duten laborategietako bat, Oxford-ekin batera.
Txerto hau 135 herrialdetan 3.000 milioi dosi baino gehiago saldu ditu. administratzen ari da. Espainia hauen artean; 125.000 baino dosia gehiago jarri dira herritarren artean. Laborategi honen helburua jendea seguru mantentzea izan arren, ez da bakarra. Azkenengo urtean izugarrizko onura ekonomikoa izan du laborategiak.
Lehenik, 2020ean laborategiak, 2.592 milioi euroko irabazia izan zuen, aurreko urtean baino %159 gehiago. Ildo beretik, urteko lehengo hiruhilekoan 1.288 milioi euroko irabaziak izan ditu enpresak. Kopuru horrek 2020ko epe bereko 780 milioi dolarreko irabaziak bikoiztea baino gehiago suposatzen du.
Bestetik, ostiral honetan Londresko burtsara bidalitako ohar baten bidez, zergak ordaindu aurretik 1.326 milioi euro irabazi zituztela jakinarazi zuen enpresak, iazko hiruhileko bereko 771 milioi euro gehiago, %72 gehiago. AstraZenecaren kotizazioa ia %3 igo da ostiral honetako burtsa-jardunaldiko lehen bileretan.
Ez hori bakarrik, diru-sarrerak, guztira, 6.039 milioi eurokoak izan ziren, % 15,2ko igoera 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Kopuru horretatik, 275 milioi dolar (227 milioi euro) zuzenean egotz dakizkioke COVUD 19ren aurkako txertoari, Europar Batasunean eman daitezkeen lau txertoetako bat.
Amaiera emanez, oraindik jakin ezinak dira AstraZenecak izango dituen irabaziak aurten eta hemendik aurrerako urteetan. Baino garbi dago milioikoak izango direla, COVID-19aren aurka borrokatzeko beharrezkoak baitira.
https://cadenaser.com/ser/2021/02/11/economia/1613030504_309680.html
https://elpais.com/economia/2021-04-30/astrazeneca-duplica-su-beneficio-entre-enero-y-marzo.html
https://www.efe.com/efe/espana/economia/el-beneficio-de-astrazeneca-se-dispara-durante-ano-la-pandemia/10003-4462529
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.