2021(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

SUPERLIGA

 

Zer zen antolatu nahi zuten superliga? Superliga txapelketa mota berri bat zen. Denboraldi desberdinetan 15 ekipo desberdin egongo ziren eta 5 gonbidatu azken denboraldian egin zutenaren arabera: Inglaterrako ligatik sei talde, españako ligatik hiru talde, italiako ligatik beste hiru talde eta azkenik Alemaniako bi talde eta Frantziako talde bat. 

Superliga orain dela hilabete bat edo guxtiago egin nahi izan zuten . Hau Champions leaguaren ordez egitea pentsatu zuten momentu batetan hanbat ekipotako presidente desberdinek. Une bat igarota super liga honetatik ekipo desberdinak ateratzen hasi ziren superligarekin ados ez zeudelako. 

Zergatik superliga berri hau? Florentino Perezek superligaren alde zegola erakusteko hainbat argudio desberdin erabili ditu: " Futbola salbatzeko superliga egin behar dugu" " Orain jende gazte parte handi batek ez du futbola ikusten, eta jende hori futbola berriz ikusteko egin nahi degu hau" , Txapeldunen Liga erakargarria da final laurdenetatik aurrera, ez talde xumeen aurka jokatzen dugunean bezala ".

Badago jendea argudio horiek arrazoi nagusia ez direla pentsatzen dutenak. . Hauen iritziz, arrazoi nagusia diru gehiago lortzea da eta diru hau bakarrik talde aberatsenentzako izango zen. Florentino berriz esan zuen: Ezin da izan Espainiako ligan klub apalenak dirua irabazten egotea eta Bartzelonak galtzen aritzea. Momentu zail batean gaude eta ezin da hau pasa. Ezin da Ingalaterran sei talde horiek dirua galtzen egotea eta beste 14ek irabazi ".

Datu batzuk ikusita argudio nagusi hau ikertzen saiatuko naiz.  Superli 4.228 milioi dolar (3.500 milioi euro) jasoko lituzkete hasierako azpiegitueretarako ordainketetan, eta 12.058 milioi dolarreko "hasierako konpromiso aldirako". Aldiz, Champios Leaguean zenbaki horiek askoz bajuagoak dira. 2018/2019 denboraldian Champions Leaguek sortutako sarrerak 2.800  milioi euro inguru izan ziren. Hoiek salmenta eta emisión eskubideen salmentatik datozte batez ere. Bata eta bestearen arteko aldeak oso nabarmenak dira.

Goazen aztertzera hortaz aparte talde handiek gaur egun dituzten zorrak; gertuen ditugun hiru taldeen datuak, Bartzelonak 1196 miloi euro zor ditu, Real Madrilek 901 milloi euro eta Atletico Madrillek 800 milloi euro.

Guzti honen ondoren nire iritzia arrazoi ekonomiko beste arrazoien gainetik dagoela da. Oso polita gelditzen da salbatzaile bezela joatea edota gizartearengatik egiten dezula esatea, baina datu hauek ikusita helburua ekonomikoa dela dirudi. Momentuz badirudi jendearen nahiak diruaren botereei irabazi diola. Zer gertatuko hurrengo urtetan?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.