2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

MONOPOLIOAK

 EBk Appleri leporatu dio monopolioaren aurkako legea urratzea, App Store-ren bidez komisio altuak kobratzeagatik eta aplikazioen garatzaileei debekatzeagatik zerbitzu horietara harpidetzeko beste modu batzuen berri ematea. EBk ikerketa bat abiatu du Spotifyk duela bi urte aurkeztutako salaketa bati erantzunez.

Lehen urratsa egin du Bruselak, baina luze jo dezake. Auzitegietan amaitzen badu eta Applek EBko legedia urratu duela ondorioztatzen bada, Apple Storeren bidez fakturatutako %10era arteko isuna jaso dezake.

Applen aurkakoa da gaur egun Bruselak esku artean duen monopolioaren aurkako kasu garrantzitsuenetako bat, eta EBk Apple ikertuko duien lehen aldia da. Applek bere zerbitzuen salmentak %27 handitu direla ezagutarazi duen aste berean eman du bere erabakiaren berri Bruselak.

Monopolioen arriskua oso arriskutsua da eta gainera horain koronabirusarekin ikusi dugu nola enpresa txiki asko itxi izan behar duten monopolio hauengatik. Zerbitzu azkarrago bat eta hobeago bat eskeintzen dizute, baina oso orokorra eta ez landua, denda txiki bat berriz tratu hobeago bat eskeintzen dizu baina garestiagoa da. Denda handitan lan baldintzak ez dira han beste errespetatzen, globo adibidez berriz denda xiki gehienetan bai.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.