2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna

SUPERLIGA - Sorreraren eta amaieraren arrazoiak

 Superligak futbol mundua hankaz gora jarri du, nahiz eta 48 ordu bakarrik iraun duen. Proiektuak Europako futbol eredu tradizionalarekin hausten du (talde bakoitzak lortzen dituen kirol merituak kontutan hatzen dira). Superligaren proiektuak, ordea, eredu amerikarra jarraitzea proposatzen du (txapelketa "itxi" bat eta 15 ekipoek plaza finkoa dute beti, kirol errendimendua kontutan hartu gabe).

Zein arrazoiengatik sortzen da proiektua?

Lehenengo arrazoia klub eta ekipamenduen jabetza aldatzea da. Hasiera batean, taldeen akzioak zaletuen edo lurralde bakoitzeko enpresarien esku zeuden. Baina gaur egun, atzerriko inbertitzaileak (estatubatuarrak eta asiarrak) sartu dira jabetzan geroz eta gehiago.

Superligaren beste arrazoietako bat da, sistema amerikarrean ez dagoela 2. mailara jeitsierarik. Beraz, zalantza gutxiago dago klub bakoitzaren diru-sarreretan. 

Beste arrazoia, futbol-taldeen arteko desoreka izan da. Historian zehar Europako Kopa (orain Champions League dena) liga handi eta txikietako taldeek irabazi zuten. Baina azken 15 urteetan Europako 4 liga handienetako taldeek bakarrik irabazi dute. Desorekarako faktore garrantzitsu bat lehiaketa honen sorrera izan zen. Lehiaketa berriak partida kopurua eta sortutako diru-sarrerak biderkatu zituen. Liga nazional bakoitzeko zenbait talderi partehartzeko aukera eman zitzaienez bakarrik, liga handiagoetatik zetozen eta aurrekontu handiena zuten taldeak liga txikienetako taldeen gainetik jarri ziren.

Faktore hauengatik eta beste batzuengatik, azken urteetan, talde kopuru mugatu batek pilatu du Europako futbolak sortutako diru gehiena, potentzia ekonomiko bihurtuz. Honek negoziazio-boterea ematen die federazioetan eta beste taldeen aurrean. Beraz, futbol liga "itxi" bat izateko interesa talde boteretsuen eta inbertsioetarako ahalik eta errentagarritasun handiena lortu nahi duten jabeen arteko elkarketatik sortu da.

Superligaren aurkako arrazoiak

Zaleen, federazioen eta gobernuen presioa oso handia izan da hasieratik. Batez ere, Inglaterran, zaleak berehala atera ziren kalera beraien protestak entzunarazteko. Bertako gobernuak ere, lege aldaketak egin ditzakeela adierazi zuen, zaleei furbol taldeen kudeaketan paper garrantzitsua emateko. Aldaketa hori mehatxu handia izan da klubetako jabeentzat, erabakitzeko ahalmena zaleekin partekatu beharko luketeelako. 

Proiektua aurkeztu zenetik, berehala Inglaterrako futbol taldeek uko egin zioten partehartuko ez zutela adieraziz. Jarraian, Europako beste hainbat taldek berdina egiten hasi ziren eta 2 egunetan Espainiako ligako 2 ekipo bakarrik zeuden proiektuaren alde.

Gaur egun albistetan ikusi daitekeenez, bi talde hauen aurkako jarrerak indartzen hasi dira, batez ere, zaleen aldetik. Noraino iritsiko da egoera? Aldaketarik emango da? edo betiko eredu tradizionalarekin jarraituko da? 

Aipatzen denez, futbol taldeen arteko desoreka geroz eta handiagoa da eta honek lehiaketak erraz aurreikustea ahalbidetzen du, bai nazionalak, bai kontinentalak. Eta egoera hori ez omen da ona futbol munduarentzat. Esaten dutenez, okerrera egiteko joera du egoerak.

Superligaren ekimenak oraingoz ez du arrakastarik izan. Beraz, beharrezkoa izango da beste aukera bat planteatzea, baina beti ere Europako lehiaketa-eredua errespetatuz, non zaleek partehartzen duten eta lehiaketa irekia eta kontinenteko herrialde guztientzat integratua izango den.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.