MARBELLA VICE
Marbella Vice Marbella hirian oinarritutako GTA (Grand Theft Auto) bideojokoan egiten den roleplayeko serbidore bat da, hau da, jokalariek pertsonai bat interpretatzen duten serbidore pribatu bat. Serbidore hau Ibai Llanos streamerrak sortu zuen Twitch eta Youtuben eduki berria sortzeko bai berak eta bai serbidorera gonbidatu zituen beste 124 streamerrak. Egia esan, inork uste zuena baino arrakasta handiagoa izan du serie berri honek. Arrakasta horrek noski dirua ekarri die serbidore barruko jendeari, zuzenean daudenean ikusle asko pilatzen dituzte batez ere Twitchen.
Marbella Viceri esker ezagutzen ez ziren streamerrak orain ezagun bilakatu dira, eta Twitchek ikusle kopuruengatik ordaintzen duenez, jende hori diru gehiago irabazten ari da beraien ikusleak asko igo direlako azkeneko asteetan. Ikusle igoera hau beraien emanaldi onarengatik gertatu da, jendeari hainbeste gustatzen zaio betiko streamerrak ikusi ordez berri hauek ikusi nahi dituztela. Baina, zeintzuk dira sekulako igoerak lortu dituzten streamerrak? Hona hemen adibide batzuk: Spursito, Lazypopa, jcorcko_, IlloJuan, Cristinini, Zunksoyyo, eta beste asko. Hauek dira aipatutakoen zifrak: IlloJuan 100.000 ikuslera iritsi zen lehenengo aldiz eta bataz beste 48.000 ikusle eduki ditu, Spursitok 170.000 jarraitzaile irabazi ditu eta 23.000ko bataz besteko jendea eduki du bere kanalean, Cristininik 120.000 jarraitzaile irabazi ditu eta 2 milioietara iritsi da jada 13ko bataz besteko ikusleekin, Zunksoyyok 70.000 ikusle igo du bere bataz bestekoa, Lazypopak 70.000 jarraitzaile irabazi ditu eta jcorcko_k 100.000 jarraitzaile irabazi ditu 25.000ko bataz besteko ikusleekin. Hor kontuan hartu behar da Twitchek 10.000 ikusletik gora izan dituzten streamerrei generatzen duten %70a ordaintzen dietela, eta adibide hauek lehen gutxi gorabehera oraingoaren erdia kobretzen zuten, beraz hazkundea nabarmena da.
Serie hau orokorrago begiratuta, eztanda egin zuenean ia milioi bat ikuslera iritsi zen, zehazki 970.000 ikusle izan ziren. Hau seriearen hasieran gertatu zen, jendeak "hype" handia zuelako, hau da, aurrerago gertatuko zenaren jakinmina. Hau guztia Twitchen, baina badira gutxi batzuk Marbella Vice Youtuben igortzen dutenak zuzenean, adibidez DjMaRiio, 37.000 ikusle izatera iritsi zela. Gehienek Youtuben zerbait erakusten badute Twitcheko beraien streametatik ateratzen dute edukia eta Youtubera igotzen dute bideo moduan. Teknika hori gehienek erabiltzen dute irabazi handiagoak aportatzen dizkietelako, izan ere horrela alde batetik Twitchek ematen dioten dirua irabazten dute eta bestetik Youtubetik irabazten dutena bideo horiek igotzeagatik. Hau da, lan berdina egiteagatik nahiko gehiago irabazten dute.
Hor dituzue Marbella Viceri buruzko datu batzuk. Espero dut zuen zalantza guztiak argitu izana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.