2021(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

Tubacex

    Tubacex, metalezko tuboak egiten eta saltzen dituen, 163an Laudion sortu zen enpresa bat da. Salmenta gehienak, petrolioa itsaso azpitik ateratzen duten enpresei egindakoak dira. Epresak arrakasta handia izan zuen urte askotan zehar, eta honen ondorioz, lantegiak ireki dituzte Espainian zehar, Frantzian, Austrian eta Amerikako Estatu Batuetan, eta guztira 2500 langile inguru dituzte. 


 

    Baina, azken urteetan egondako petroleoaren prezio jeitsiera eta energiak lortzeko beste modu batzuen arrakastaren ondorioz, salmentak asko jeitsi dira. Gainera, Covid19ak eta honen ondorioz egin behar izan zen itxialdiak, krisi hau areagotu baino ez zuen egin, izan ere, denbora batez produkzioa gelditu behar izan zen lantegietan. Honen ondorioz, zuzendaritzak, Laudio eta Amurrioko lantegietan 150 kaleratze inguru egongo zirela esan zuen, hauek, Arabako bi hiri nahiko txiki direla kontuan hartuta, biztanleriaren zati nahiko handi bat geldituko litzateke.

     

    Sindikatuak, egoera honen aurka egon dira hasieratik, eta zuzendaritzako langileek kostu handiagoak eta sarrera txikiagoak dakartzatela diote, eta bertako langileak kanporatzen baziren, kalean bukatuko zuten pertsonak gutxiago izango zirela diote. Gainera, kexen beste arrazoi nagusienetako bat, ekonomia errekuperatzera ez dutela itxoin diote, hau da, krisia ez dela Tubacexen, ekonomia osoan baizik, eta ekonomia errekuperatzera itxoingo balute, behar bada, enpresaren egoera ere hobetuko dela. Honen aurka kexatzeko, lantegietako beste langileek astreo egiten dituzte manifestazioak eta dagoeneko 80 egun inguru daramatzate greban, eta diotenez ez dira lanera itzuliko zuzendaritza eta sindikatuen artean akordio batera iritsi arte.

       Nere iritziz, enpresak, akorio batera iristeko aurrera pauso bat eman beharko luke, izan ere, ez badute egiten langileak ez dira lanera itzuliko, eta horrek eragindako produkzio faltak, enpresak duen krisi ekonomikoa areagotu baino ez du egingo.

 

 Bibliografia: https://www.elcorreo.com/economia/empresas/tubacex-propone-despido-20200722103821-nt.html https://es.wikipedia.org/wiki/Tubacex https://www.deia.eus/economia/2021/04/29/cortes-trafico-bilbao-manifestacion-tubacex/1116868.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.