Nik artikulu honetan beharrei eta kapritxoei buruz hitz egingo det.
Nire ustez oso desberdina da pertsona txiro batek duen beharra jateko edo dirudun batek duena kotxe bat erosteko bere kolekziorako. Diruduna gaizki sentitu daiteke kotxe hori ez badu lortzen baina ez da berdina, izan ere, pertsona batek ez duena dirua jateko hiltzeko arriskuan egon daiteke.
Gauza horiek desberdintzen ikasi behar degu, lehenengo beharrak bete behar dira eta handik aurrera aukerak baldin badituzu zure kapritxoak asetzeko ondo bestela ez da ezer pasatu beharrik, izan ere, zure benetazko beharrak asetzearekin nahikoa izan behar dela jakin behar degu.
Adibide bat da etxeena, beharrezkoak dira hain etxe handiak eta luxuzkoak izatea? edo kapritxoa ote da? Nire ustez kapritxo bat da baina aukera duenak etxe hori izateko ezin zaio ezer esan bere diruarekin erosi duelako. Nire iritziz ezin dezu inorri gaizki begiratu pertsona txiroei dirua ez emateagatik, bere diruarekin berak nahi duena egin dezake, zuk nahiz eta diru gutxiago izan, zure dirua bera bezala ikusten dezu, zurea da eta ez inor gehiagorena, berak arrazoiren batengatik lortuko zuen diru hori.
Argi dago maila desberdinetako beharrak daudela, baina hala ere, beharra duenak hura asetu nahi du, nahiz oinarrizko beharra nahiz kapritxoa izan.
ErantzunEzabatu