2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

DONOSTIAKO METROA

Donostiako metroa

 

Duela urte batzuk, Donostiatik pasatzen den topoari debiderazio batzuk egitea erabaki zuten euskal gobernuak eta Donostiako udalak, beste geltoki batzuk gehitzeko eta honekin, Donostiako metroa sortzeko. Hasieratik egon zen jende asko erabaki honen aurka, ere, hasiera batean 165 milioi euroko gastua izango zuen, eta gainera, lurra zulatzeak, naturari kaltea eragiten dio. Honez gain, Donostian, 45 autobus linea inguru daude, beraz jende askoren iritziz ez zen beharrezkoa metroa.


Hasiera batean, 2020rako amaituta egongo zen eta 165 milioi euroko inbertsioa beharko zuen, baina, oraindik ez dituzte lanak amaitu eta gutxienez 2022 arte ez dituzte amaituko eta gutxienez beste 35 milioi beharko dituzte, arrazoi hauek, metroaren aurkako taldeei indar handiagoa eta jarraitzaile gehiago heman dizkiete, eta hainbat manifestazio egin dituzte.


Koronabirusaren garai hauetan, jende asko ez da hilabete amaierara iristen, beraz, beti eta jende gehiagok eskatzen du lan hauek gelditzeko edo gutxienez, diru gehiago dagoen arte atzeratzeko, eta inbertitzen ari den diru hori gehien behar duen jendeari laguntzeko erabiltzea, adibidez janleku sozialetan. Baina, beste aldetik, gobernuak dio, lan hauek ez gelditzean, lanpostu batzuk mantentzen dituztela, beraz, ekonomia aktibatzera laguntzen dutela. 


Egoera honek dituen bi irtenbideek bai abantailak eta bai desabantailak dituzte, izan ere, lanak uzten badira, orain arte xahututako dirua galdu egingo da eta bertan lanean ari den jendea kalean geldituko da, baina, uzten ez badira, jende gutxiagok jaso ahal izango ditu gobernuaren diru laguntzak.



topo-metro-donostia-san-sebastian

obras-metro-donostia-avanzan-denuncias.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.