2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Koronabirusaren eragina ostalaritzan

 KORONABIRUSA OSTALARITZAN

Koronabirusak eragin asko izan du mundu osoan eta edozein motatako enpresetan, baina bada arlo bat gogor jo duena pandemiaren kontu honek, ostalaritza. Izan ere gobernu gehienek, ez bakarrik Espainiakoak, tabernen eta jatetxeen itxiera agindu dute nahiz eta birusaren foku bakarra ez izan.

Ostalari batzuk tabernak edo jatetxeak itxi dituzte, beste batzuk irekita utzi dituzte baino bakarrik eramateko janariarekin, gutxienez gastuak tapatzeko. ostalari horiek haserre daude, beraien ustez tabernek eta jatetxeek ez dutelako beste toki batzuetan bezala birusa transmititzen, eta gobernuarekin duten desakordioa erakusteko manifestazio bat egin zuten Donostian eta Espainiako beste toki batzuetan azaroaren 7an.

Gobernuak birusaren transmisioa frenatzeko asmoz itxi ditu tabernak, baina egoera berdin edo okerrago dago eta hau beste arrazoi bat izan da ostalariak haserretzeko. Salvador Illak esan duenez, ez zegoen beste neurririk, alternatiba bakarra konfinamendu orokorra zela baina ez zutela puntu horretaraino iritsi nahi. Hortaz, ostalaritza-enpresek ez dituztenez langile asko behar, ERTE-ak berriro gainezka egongo dela aurreikusi daiteke.

Beste estatu batzuetan gauza bera gertatu da. Adibidez, Frantzia, Txekiar Errepublika, Irlanda eta Erresuma Batua. Alemanian, aldiz, birusaren lehenengo olatuan ezarri zuen neurri hau ostalaritzan, eta bigarren honetan nabaria da beste Europako estatuekiko duen aldea. Gales eta Ipar Irlanda lehenago hasi ziren taberna eta jatexteetan edukia murrizten, eta nabari da han ere birusa kontrolatuagoa dutela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.