2020(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

Mahou San Miguelek 20 milioi euro inbertitu ditu negurako tabernetako terrazak egokitzen laguntzeko

Mahou San Miguelek 20 milioi euro inbertitu ditu negurako tabernetako terrazak egokitzen laguntzeko

Mahou San Miguel, Espainiako garagardo enpresak, ostalaritzaren aldeko apustua indartzea erabaki du, eta 20 milioi euro baino gehiago eman ditu Espainiako 65.000 bezero baino gehiagoren terrazak egokitzeko. Garagardogileak, ekintza honekin, tabernek eta jatetxeek euren zerbitzuak eskaintzen jarrai dezaten nahi du, eguraldi txarra egin arren, eta arestian aipatutakoak berriz irekitzen laguntzeko.

Gainera, terrazetarako 136.000 altzari-pieza baino gehiago eta 42.000 eguzkitako eta 29.000 higienizazio-kit inguru ematen ari da garagardotegia, kontsumitzaileek modu seguruagoan gizarteratu ahal izateko.

Ostalaritza laguntzeko ekintza oso baliagarria da, pandemiak gehien erasandako sektorea delako (turismoarekin batera). Oso garrantzitsua da gehien behar dutenei laguntzea momentu hauetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.