2020(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Txertoaren inpaktua ekonomian

  Azken hilabeteetan koronabirusak gizartean eta ekonomian izan dituen ondorio negatiboak ahalik eta gutxien errepikatzeko eta birusaren zabalkuntza geldiarazteko txerto bat ateratzea oso beharrezkoa da.  Eta txerto hori lortzeak ekonomia globalari izugarrizko bultzada emango dio 2021ean, gainera hurrengo urtearen hasieran mundu guztian zehar txertoak jartzen hasiko direla aurreikusten da eta ekonomilariek hori kontuan hartzen dute hurrengo urteko aurreikuspen eta analisi ekonomikoak egiteko. Beraz, txertoa lehen ateratzen duen herrialdea dudarik gabe oso benefiziatuta aterako da. Eta horregatik, bakuna ateratzeko lasterketa erako bat sortu da.

Lasterketa horretan dauden herrialde horien gobernuek, txertoetan lanean ari diren enpreseei laguntzak eman dizkiete, hauek azkarrago eta hobeto lan egin dezaten , eta horren truke, txertoa atera ahala, txerto dosi kopuru bat emango dizkie enpresak herrialdeei. Baina meta lehen pasako duenak izango du inpaktu ekonomiko handiena, eta ze enpresa aukeratzea garrantzitsua da.

Hori guztia dela eta, diru gehien duten herrialdeak aterako dira hoberen sailkatutak lasterketa horretan: gero eta diru gehiago izan, gero eta enpresa gehiagorekin edo enpresa konkretuekin (hasieratik hoberen dijoazten enpresekin)  firmatuko dituztelako erabakiak. Beraz,herrialde bat gero eta aberatsagoa izan, gero eta gehiago benefiziatuko da txertoaren sorkuntzaz.

Vacunación: Así va a afectar la vacuna a la economía mundial (elconfidencial.com)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.