2020(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Aimar Rodriguez

 Adegik beharrezkotzat jo du Europako dirua empresa txikietara era iristea


Gipuzkoa ekonomia %8-10 apalduko dela 2020ean eta 10.000 lan postu galduko direla aurreikusi du patronalak. Gipuzkoako enpresariek ez dute Europatik etorriko diren diru laguntzei begira gelditu nahi, baizik eta, gure lurraldearen ehun produktiboaren ezaugarriak kontuan hartura, adegik uste du diru laguntza horiek empresa txikietarako eta ertainetarako izan beharko direla esan du. 


    Aierzak azpimarratu du instituzio eta enpresen arteko elkarlana oso inportantea dela proiektu handiagoak egiteko. Orain bertan oso zaila eta gogorra da eta ziurtasun handiarekin hartu beharko dela osasun krisiaren garapenaren arabera har daitezen erabakiak.


    Aurrera begirakoari buruz, itxaropentsu azaldu da Aierzak, eta lurraldeko enpresen artean egindako inkestaren emaitzak jarri ditu adibide gisa: hamarretik zazpi uste dute urtebete barru edo lehenago gertatuko dela suspertzea, eta %15ek, dagoeneko gauzatu dela. 


    Patronaleko presidente Eduardo Junkerak gogoratu du Gipuzkoako egitura ekonomikoa industriala dela bereziki, enpresa horiek BPGaren %28 sortzen dutela lau lanpostutik bat, eta oso dibertsifikatuta dagoela jardunen arabera. Beste sektoreen garrantzia ere nabarmendu du, eta azpimarratu du enpresa pribatuek eta bereziki txiki eta ertainek (%95ek) sortzen dutela enpleguaren %85.



Azkenik, egoerak erantzun kolektibo bat eskatzen duela esan du eta Europako laguntzei eskertu die handik etorriko den dirua.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.