2020(e)ko urriaren 27(a), asteartea

COVID 19-AREN ONDORIOAK ESPAINIAKO FUTBOLEAN

 COVID 19-AREN ONDORIOAK ESPAINIAKO FUTBOLEAN


     COVID 19-AREN ONDORIOAK ESPAINIAKO FUTBOLEAN


Futbolean, beste sektore guztietan bezala, Covid-ak izugarrizko eragina izan du, izan ere, krisi hasieran ligak suspenditu behar izan ziren, eta orai, isolamendua amaituta ere, zelaietara joan daitekeen ikusle kopurua minimoa da, sartzeko aukera dutenean, izan ere, partidua jolasten duten kluben probintzien egoeraren arabera erabakitzen da ea sartu ahal izango diren edo ez. Baina, sartzeko kasuan ere, ikusle kopurua minimoa da, gehienez 1000 pertsona sartu baitaitezke 30000 lagunenetik gorarentzako tokia duten estadioetan.

   Tebasek, espainiako ligako zuzendariak, esan duenez, ligaren galerak 700 milioi euro ingururainokoak izatera iritsi ahal izango lirateke, sarrera salmenten beherakadak eta patrozinatzaileen faltak eraginda, izan ere, kirol markek ere galera handiak izan dituzte, adibidez Nikek aurreko urtean baina %30 irabazi gutxiago edukiko ditu aurten, eta honek, bere dirua zertan ipini hobeto aukeratzera bultzatuko du, honen ondorioz, zihurrenik klub batzuek patrozinatzaileak galduko dituzte, edo gutxienez, hauekin lortzen zituzten diru sarrerak gutxiagotu egingo dira.

Espainiako ligan pasa dena ordea, ez da hemen bakarrik gertatu, izan ere, europako liga nagusietan arazo berberak edukitzen ari dira, batez ere frantzian, hauek, isolamendua hasi zenean liga atzeratzea ordez guztiz suspenditzea erabaki zutelako. Egoera honek ez du irtenbide errezik, gutxienez koronabirusaren krisia amaitu eta ikusleak zelaiak betetzeko aukera eduki arte, izan ere, urteko abonuen sarrera horiek bestela ezingp dituzte errekuperatu klubek.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.