2020(e)ko urriaren 4(a), igandea

Nola eragin dio koronabirusak Espainiako ekonomiari

 

  Koronabirusaren eragina Espaniaren ekonomian

Koronabirusa, kolpe handi bat izan da mundu guztientzat, baino Espainiarentzat, gogorra izan da, eta gehienbat, ekonomiaren aldetik. Merkatua ez zen inoiz horren gutxiraino jaitsi. Gendearen humorea aldatu egin du, eta humorea gutxi esana da,  familia askoren kasuan, bi gurasoek, langabezian gelditu dira, eta horren ondorioz, familia hori kalean gelditu da, fakturak ordaindu izan gabe, kasu batzuetan etxetik bota diete. Gogorrena da, familia gehien horiek, gu bezalako familiak direla, lan normal batzuekin, ingresuekin, eta egun batetik bestera; uf; ezer gabe ikusi dira kale aurrean. Nik telebistan, familia asko ikusi ditut, jantoki sozialetara joaten, janaririk ez zutelako. 

Egoera ezkor batean gaude, konfinamenduak 3 hilabete iraungo balu, urteko BPGa % 11 jaitsiko litzateke. Enpresa asko ixtearen beharrean ikusi dira eta horren ondorioz, gende asko langabezian gelditu da. Egoeran honetan denda onlineak gehien saltzen zuten dendak ziren, zeren eta gendea ezin zen kalera atera. Baina egia da, gaur egun, langabezia-tasa % 13-14 ingurukoa da, edo 3 milioi langabetu ingurukoa. Zifra altua da, baina gogoratu behar dugu Espainian "beti izango dela" (ia kultur gai bat). 


Lan sektore ezberdinak daudenez, batzuei besteei baino gehiago eragin die, adibidez, lan mota batzuek adibidez, enpresei asko eragin die, eta hortik langabezia asko sortu da. Baina badaude beste lan batzuk, non hori ez den gertatzen, adibidez, irakasleek. Irakasleek etxetikan lana egin dezakete, egia da ikastolatik erosoagoa dela baina etxetik egin daiteke, eta horiri esker, irakasleak ez dira langabezian gelditu. 

Turismoaren sektorean ere eragin handiak egon dira, birusaren ondorioz, ezin zen bidaiatu, eta adibidez Donostiara kanpotikan gende asko etortzen da, eta horrek hiriari ekonomia aldetik asko laguntzen du, baina birusaren ondorioz, gendeak ezin izan du bidaiatu eta turismotik lortzen zen diru guztia galdu egin da eta hiri batzuetan diru falta nabari daiteke. 








Bibliografia:

https://inbestia.com/analisis/asi-afecta-el-coronavirus-a-la-economia-espanola-en-2020

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.