Donostian, 2013an hasi zen Metroko operazioa eta beranduago hasi zen obra, gelditu egin dute. Honen arrazoia Easo eta Mirakontxa artean hondarra eta urarekin topatu direla da, gainera, bizilagun batzuk etxetik atera behar izan zituzten. Ondorioz, nabarmen igoko da obraren kostua.
Hasierako obraren aurrekostua 173 milioikoa zen 1'4km-ko ibilbide baterako, hau da, 52.000 euro metroko. Baina hori gainkostua eta ustekabeak kontun hartu gabe kalkulatu zuten. Hauek kontuan hartuta 200 milioi baino gehiago balioko zuen. Beste aldetik, Metroaren ustiapen eta mantenimendu kostuak oso altuak dira: urtero 30 milioi euro.
Diru hori, hiritarrena da, zergetatik ordaintzen da eta ikusi daitekenez diru hori ez zen horretan gastatu behar, Metroa ez delako beharrezkoa Donostian. Hiriak autobus zerbitzu ona dauka, desplazamenduak oinez edo bizikletaz eroso eta arin egin daitezke, eta eskualderako hurbileko tren lineak dauzka. Gainera, zerbitzu publikoetan adibidez, autobusetan eragina izango du bidaiariak galduko dituelako. Horretaz aparte, naturan ere eragin handia du horrelako obra handi bat egiteak. Hala ere, obra 2021eko maiatzan jarraitzea kalkulatzen dute.
https://www.berria.eus/albisteak/125036/donostiako-metroa-ez-da-beharrezkoa.htm
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.