ESPAINIAKO GARAPEN EKONOMIKOA
Denok dakigun bezala, Covid-19 aren ondorioz ekonomiaren egoera asko konplikatu da, eta Espainian ez da desberdina izan. Gobernuak berreskuraketa plan bat antolatu du baina adituak ez daude oso zihur plan horren fidagarritasunarekin.
Oraingoz itsudoaz, izan ere, adituek adierazi dutenez, aurkeztutako planetan konkrezioak falta dira. Anton Gasol dekano kataluniarrak esan duen bezala, "Europak nota jarriko die enpresei". Eta egia dio Antonek, izan ere, Espainiaren berreskuraketa plan barnean Europari diru-laguntza bat eskatzea dago, eta Europako ekonomia ministerioak ikusi behar du enpresen funtzionamendua egokia dela, bestela ez dio laguntza handirik emango gobernuari.
Berreskurapen plana aurkeztu eta egun batzuetara, badaude jada bere proiektuak aurkeztu dituzten enpresak. Genetic World-en kasua da, 600.000€ eskatu baititu biofertilizanteak merkaturatzeko. Eta hau bakarrik adibide bat da, baina enpresa askok horrelako zerbait egin dute.
Baina beste enpresa batzuk ez dute proiektu handirik egin, ez daudelako oso zihur gobernuaren berreskuraketa plan horretaz. Horren adibide garbia lehen aipatutako Anton Gasolen "Colegio de Economistas de Cataluña" enpresa da, eta lehen esan bezala, Europako ekonomia ministerioak nota jarriko diei enpresei, eta enpresa honek eta beste askok ez dute pentsamendu positibo askorik, izan ere berreskuraketa plana alferrikakoa ikusten dute.
Pedro Sánchez gobernuko presidenteak dio berreskuraketa plan horretan 140.000€ko diru kantitatea lortuko dutela Europaren aldetik, eta horretarako Europak ikusi behar du Espainian ondo dabiltzatela.
Artikulu hau beste honetan dago oinarrituta: https://www.lasexta.com/noticias/nacional/las-dudas-de-las-empresas-con-el-plan-de-recuperacion-del-gobierno_202010105f81a9106a828b0001120f99.html
Oier Balda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.