2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala

Autobusen prezioen igoera


 AUTOBUSEN PREZIOEN IGOERA

El coronavirus refuerza la limpieza en los vehículos de Donostibus | El  Diario Vasco


Askok nabarmendu dugn modura, Dbus-eko autobusek gutxi gora behera urtero prezioak pixka bat igotzen dituzte. Baina egunero autobusa hiritik ibiltzeko garraiobide modura erabiltzen duten pertsonei ideia honek ez die grazia askorik egingo.


Aurtengo Otsailean, Gipuzkoako Garraiobide Autoritateak, Dbus-eko tarifak igotzea onartu zuen. Apirilean martxan jartzeko ideia zuten baina coronabirus pandemia dela-eta, beraz, Uztailan igo zuten prezioa. Egunean zeharreko prezioa 1,80€-tik 1,85€-ra pasatu zen, eta gaueko tiketa berriz, 2,10€-tik 2,50€-ra igo zen, 40 zentimo gehiago igo zituen, hau da, 19% bat igo zuen egun batetik bestera. Prezio bonifikatuetan berriz, lurraldebus edo mugi txartelarekin ordaintzen direnetan, igoera zentimo batekoa soilik izaten da. Hilabeteko lehen hogei tiketak 0,95 kostatzetik 0,96 kostatzera pasatzen dira, hurrengo hogeita-hamarrak 0,77-tik 0,78-ra eta berrogeita hamabostgarren bidaietik aurrera 0,18-tik 0,19-ra kostazten du. 


Nik, ia egunero autobusa gutxienez behin hartzen dudala hirtik zehar desplazatu ahal izateko, ez dut honi buruzko iritzi positibo bat. Batez ere gaueko tiketaren igoera gehiegizkoa iruditzen zait, edo behintzat denbora oso laburrean prezioa asko igo dutela iruditzen zait. Bestalde, mugi txartela edukita, autobus bidaiak merkeagoak ditut nahiz eta mugiarekin ordaintzeko prezioa ere igo egiten dute.

BIBLIOGRAFIA:

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/bertan/2020/07/09/billete-ocasional-dbus-sube-1/1041761.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.