Covid-19 pandemiarengatik, ekonomian aldaketa asko egon dira; eta ondorioz, pertsona bakoitzak desberdin bizi izan dute konfinamendua eta krisi ekonomikoa. Pertsona askoren egoera ekonomikoa ez da asko aldatu; baina beste hainbat kasutan asko aldatu da. Hau hainbat arrazoirengatik izan da, baina gehienbat pertsona askok lana galdu dutelako gertatu da.
Espainian dugun egoera ekonomikoaren ondorioz, jende askok lana galdu du. Auzo txiki eta txiroetako pertsona gehienak izan dira gehien nabaritu dutenak. Pandemiaren hasieran nahiz eta diru falta eduki moldatu egiten ziren baina pandemia erdian horrela ezin zirela bizi konturatu zuen. Eta horrek lagunen eta senideen laguntzaz bizitzera behartu zituzten. Batzuk, etxeko gauzak saltzen hasi behar izan ziren, lortzen zuten diruarekin janaria erosi ahal izateko. Hau da baliabide eskasia asko izan dute. Horren ondorioz ez zituzten elikatzeko, haurrak ikasteko,... nahiko baliabiderik. Egoera horretan zeuden familiak, ezin zuten beraien haurren ikasketak ordaindu, hau da, ezin zuten bi ordenagailu eduki,... Pertsona askok ere, etxean leku faltarengatik egoera txarrean egon dira. Familia askotan, familiako hainbat belaunaldi egon dira pisu itxi berdinean konfinamendua bitartean.
Nahiz eta egoera horretan pertsona asko egon, beste hainbat egon dira ez dutela arazorik izan konfinamendua eta krisi ekonomikoarekin. Horiek pertsona aberatsak edo diru gehiago duten pertsonak izan dira. Azkenean auzo aberatsagoetan bizi dira, etxe handiagoetan,... Konfinamendua etxe handi batean pasa dute, eta ez dute diru faltarik eduki. Beraien ekonomian ez dute aldaketarik nabaritu. Hauetako pertsona gehienak, enpresak edo kargu altuko lanak dituzte eta nahiz eta dirua eduki, ez dute beraien lana galdu. Hortaz, beraien soldata jasotzen jarraitu dute nahiz eta konfinatuta egon. Dirua zuten pertsona batzuk, beraien diruaren zati bat hainbat gauzetarako eman zuten. Egoera zailean zeuden familientzat, zientziarentzat,... Nahiz eta horrelako pertsona batzuk egon diren, aberats asko ez zituzten horrelako gauzak egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.