2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Galdutako Emplegu Guztiak Berreskuratzea da Helburu


EUSKO JAURLARITZAREN ERABAKIAK LANGABEZIAREN INGURUAN.

Mendia, Urkullu eta Tapia, gaur, Gasteizen.


    Koronabirusak ondorio oso larriak izan ditu ekonomian. Negozioak geldirik ibili direnez hainbeste hilabetez, jende asko bota behar izan dute bere lanpostuetatik, ezin zietelako soldata ordaindu. Adibidez: Tabernetan, aerolinietan.... Kuarentena hau pasa ondoren negozio guzti horiek martxan jarri behar dira, baina oraindikan jende gehiena langabezian dago.

Eusko jaurlaritzak egoera honi aurre egiteko programa berri bat sortu du, berpiztu programa, eta gastu publikoaren igoera txiki eta progresibo batekin egingo dio aurre krisiari. 2021. urtean %0,5 gehiago gastatzeko asmoa dauka, eta 2022-an %1 igoko du, berriz 2023-an beste %2 eta 2024-an %3. Krisian galdutako  enplegua berreskuratzea da helburua programa honekin eta %12,4-tik %10era jaistea desemplegu portzentaia. Bestalde berpiztu programak, jada pentsatuak ditu lanpostu zenbakiak, 135.000 emplegu eman nahi ditu, beste 6.000 empresen sorreran laguntzen eta beste 10.000 industria babestuz. Horrez gain 1.000 proiektu bultzatu nahi ditu.

Azkenik Eusko Jaurlaritza dirua jartzeko prest dago, empresek maileguak izateko, eta  3.700.000 euroraino jar dezakete, batez ere empresa txikiak eta ertainak babesteko, hau da merkataritza, turismoa eta negozio molde berriak. Erabaki horrekin emplegu tasa berriz ez jaistea sahiestuko du. 

 

https://www.berria.eus/albisteak/187589/galdutako-enplegu-guztiak-berreskuratu-nahi-ditu-jaurlaritzak-berpiztu-programari-esker.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.