2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

EKONOMIAREN ERREBOTEA %15,2KOA IZAN DA HIRUGARREN HIRUHILEKOAN

 BPG barne produktu gordina, %15,2 ko gorakada izan du hirugarren  hiruhilekoan (Uztailetik, Irailera)  Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Eustat erakundeak esaten duen bezela Uztailetik Irailera jarduera ekonomikoa nahiko suspertu da. Datu positiboa lehen hiruhilekoko %4,7 jaitsieraren eta bigarreneko %16,4 jeitsieraren ondoren etorri da.

Baina ez gera lasaitu behar, izan ere, zenbaki gorriek bertan jarraitzen dute. Bi urteen konparaketa eginez gero, 2019ko datuei begira %7,7 uzkurragoa dago BPGa. Beraz aurtengo hiruhileko guztiak gorrian joan direla esan daiteke. Lehen hiruhilekoa %3,2 txikiagoa izan zen, konfinamendu gogorrengatik, bigarren hiruhilekoan %19,2 uzkurtu zen 2019ko datuak bezela, eta hirugarren hiruhilekoan  %7,7ak erakusten digu oraindik krisi larrian gaudela.

Lehen hiruhilekoan %2,2 hazi da ekonomia EAEn | Ekonomia | Berria

Hau alde batera utzita, baditugu baita ere datu onak. Jaurlaritzak aurreikusi zuen, uztailetik irailera BPGa %11,9 jetsiko zela eta 4 puntu gutxiago jetsi da(-%7,7). Enpleguan ere, aurreikusitako datua %9,2 ko jeitsiera espero zen eta %6,5 jeitsi da.

Iraileko datuak ikusi ondoren, esan dezakegu, sektore eta industrietan dagoen giroa nabarmen hobetu da, zerbitzuek baita ere, irudi ona ari dira ematen, baina sektore turistikoak zenbaki larriak ditu, izan ere, turistek pasatako gauak eta aeroportuko hegaldi kopurua oso txikia da.



https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2020-10-24/ekonomiaren-errebotea-152koa-izan-da-hirugarren-hiruhilekoan.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.