2020(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Gaur egungo modak

 MODAK

Gaur egungo modak gizartearengan eragin handia dauka eta horrek diru asko mugitzen du. Moda, arroparekin soilik lotzeko joera handia dago , baina hori ez da guztiz horrela. Modan, edozer gauza jarri daiteke ( dantzak, hitzegiteko era, tresnak...)




Garbi dago moda gauza askotara zabaldu egiten dela, baina gehien bat, moda hitza entzutean, arroparen moda etortzen zaigu burura. Jantzi berri bat merkatura ateratzen denean, gerta daiteke arrakasta haundia izatea, eta geroz, jende gehiago erostea eta edozein lekutan ikustea.  Produktu hori modan dagoenez eta jendeak erosiko duenez prezioa igo egiten da diru ikaragarria sortzen, eta gainera jendeari asko gustatu zaionez produktu bera beste modu edo detaile txiki batzuk aldatuz saltzen hasiko dira.


Edozer gauza modan jartzea ez da hain erreza. Guar egun, gure eskura daukagun teknologiarekin, sareetan dauden influencerrak eta famatuak eragin handia egiten dute. Berez, negozio handia dago horren atzetik. Enpresek jende ospetsuari dirua eskeintzen die beraien produktua promozionatzeko eta askotan, beraien gustokoa ez izan arren erakutsi egiten dute produktu hori enpresarekin duten tratua aurrera eramateko asmoz. 

Gizartea ez da konturatzen beraiengan modak ze eragina duen, baina azkenean guztiok modaren menpe bukatu egiten dugu. Horri esker ekonomiak etekin izugarriak ateratzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.