Bitcoin-a inbertsiorako aukera edo arrisku berria
Gaur egun inbertsioak egiteko modu famatua 1983. urtean sortutako eta gaur egun garatzen jarraitzen ari diren kriptotxanponak dira. David Chaum-ek asmatu zuen Ecash deituriko txanpon elektronikoa ordainketak errazago eta merkeago egiteko eta, teknologia hau garatzen joan den eƱean, beste txanpon berrituagoak sortu dira, Bitcoin, Ethereum edota Iota bezalakoak. Artikulu honetan, Satoshi Nakamoto-k 2008-an sortutako Bitcoin fundazioan zentratuko gara, txanpon honen ezaugarri positiboak eta negatiboak aztertuz, azken aldi honetan oso famatua bihurtu delako.
Bere ezaugarri positibioei erreparatuz, alde batetik, nahi duenak erosi ditzazke txanpon hauek, baina honen inguruan jakintza informatiko minimo bat edukitzea gomendagarria da, arazorik ez izateko. Txanpon hauek erosteko egiten diren transakzioak sinpleak dira, hiru pausu nagusi baititu: lehenik, pertsona batek bere zorro elektronikoa eduki behar du, ondoren, edukitako Bitcoin kantitate bat aukeratuko du, eta azkenik, ze beste zorro elektronikora bidali nahiko duen aukeratuko du. Gainera, oso seguruak dira transakzio hauek, BlockChain-ean gordetzen baitira mugimendu guztiak ondo egin direla egiaztatu ondoren, eta hau ez pirateatzeko segurtasun altua dagoelako. Bestalde, txanpon hauen prezioa oso gorabeherakorra da, horregatik oso hona izan daiteke inbertsioak egiteko. Oso famatua bihurtu zen 2017-ko abenduan, ia 20.000$ txanponekoko prezioa edukitzera iritsiz. Horrez gain, nahiz eta transakzioak egiteko komisio bat ordaindu behar den (mugimendu hauek kontrolatzen dituzten bitartekari informatikoei ordaintzeko), bankuetako transakzioak baino merkeagoak dira.
Bere ezaugarri negatiboei erreparatuz, alde batetik, transakzio hauek nahiko motelak dira, hauek egin baino lehen egiaztatu egin behar dituztelako, seguruagoa izateko. Gainera, lehen aipatutako BlockChain-ak 200.000mb-ko pisua edukitzera iritsi da, transakzio guztien informazioa pixkanaka gordetzen joan baita, eta hori arazo bat izan daiteke. Bestalde, estatuak ezin du kontrolatu txanpon hau, ordainketak egiteko modu independente bat baita. Horrez gain, Bitcoinaren prezioa 3.400$-era jaitsi zen lehen aipatutako igoera handia eduki ondoren, baina orain pixkanaka igotzen hasten ari da, gaur egun 3.900$-eko preziora iritsiz.
Bitcoinaren alde txar eta onak ikusita, bere funtzio nagusia betetzeko balio ez duela esango nuke, gaur egun ez dagoelako oso garatua txanpon hau ordainketak egiteko. Baina inbertsiorako baliabide ona izan daitekeela adieraziko nuke, nahiko segurua delako, txanpon hauen arteko transakzioak egiteko hainbat neurri hartuta daudelako pirateorik ez gertatzeko, eta mundu guztian erabilgarria delako, pertsona guztiek kriptotxanpon hauek erabiltzeko aukera ematen duelako.
LINK:
https://en.wikipedia.org/wiki/Cryptocurrency#History
https://conceptodefinicion.de/criptomoneda/
https://en.wikipedia.org/wiki/Bitcoin#History
https://en.bitcoin.it/wiki/Main_Page
https://www.blockchain.com/en/charts/blocks-size
https://www.xataka.com/criptomonedas/un-bitcoin-ya-vale-20-000-dolares-solo-ha-necesitado-19-dias-para-doblar-su-valor
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.