2019(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

MARTXOAK 8




      MARTXOAK 8 

            Gaur egun, XXI.mendean, suposatzen da bizitzaren arlo guztietan berdintasuna egon beharko              zen. Baina praktikan ez da hau arlo guztitan gertatzen. Esaterako, gizonen eta emakumeen                  desberdintasuna gauza askotan nabaritu egiten da. Sozialitate mailan diskrimanazioak egoten              badira, ekonomian ere garbi azaltzen dira.

         
            Horrela, emakumeei zailagoa egiten zaie goi mailago lan postuetara iristea, beti esfortzu                      gehiago erakutsi behar dute gizonezkoak baino. Gainera, batzuetan, lan bera egiten                              emakumeak gizonezkoak baino soldata gutxiago irabazi egiten dute. CEOEren txosten baten                arabaera emakumeek gizonezkoak baino %12,2 gutxiago kobratzen dute Estatu mailan. Eta                 soldata handiagoetan desberdintasun handiagoa izan daiteke.


           Gauzak horrela, gaur Martxoak 8, emakumeen greba orrokorra egin da. Euskal Herriko                       hiriburuetan manifestazioak egon dira, emakumeen eta gizonen eskubide berdintasuna izan da             aldarrikapen nagusiena. Milaka eta milaka emakume konzentratu dira baina gizonak ere                       aldarrikapen horiek bereak egin dute.


           Gehiengo emakumeak bezala, ni ere joan naiz gaur Donostian egon den manifestaziora.                       Kaleetatik kolore morea nagusiki ikusten zen. Jai giroa ezartzen zen hiri guztitik zehar. Gaur              gertatu dena inportantea izan da, baina garratzitsuagoa izango litzateke, ez geratzea honetan                bakarrik, baizik eta urteko egun guztietan sentimendu hau finkatzea.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.