2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

Nokiaren historia gorabeheratsua

Nokiaren historia gorabeheratsua


Nokia 1865. urtean sortutako eta nagusiki mugikorrak saltzen dituen enpresa oso famatua da. Fredrik Idestam ingenieroak sortu zuen enpresa, baina hasieran papera fabrikatzeko, eta etekin onak eduki zituen, urte horietan Europako industrializazioak asko lagundu baitzion. Hurrengo urteetan oinetakoak, neumatikoak eta beste produktu mota batzuk ekoizten aritu zen eta 1960. urtean elektronika eta irrati-transmisioetan munduan sartu zen, urte horietan teknologia hauek azkar garatzen hasi zirelako.


historia de Nokia
Nokiak sortutako lehen mugikorra.
1882. urtean lehen mugikorra fabrikatu zuen, eta nahiz eta 10kg-ko pisua eduki, oso famatua bilakatu zen, garai hartan kable gabeko mugikor bat ezinezkoa zela pentsatzen baitzen. Pixkanaka, geroz eta mugikor erosoagoak fabrikatzen hasi zen eta 1990. urtean 400milioi erabiltzaile edukitzera iritsi zen. 1994an SMSak sortu ziren eta 1996an lehen smartphonea sortu zen, internetera konektatzeko aukera ematen zuelako.


Nokiaren urte hoberenak XXI. mendearen hasieran izan ziren, Nokia 3210 eta 3310 modeloak historiako hoberen saldu diren mugikor modeloak izatera iritsi baitziren. Oso erosoak eta prezio nahiko merkea zutenez, 250milioi salmenta edukitzera iritsi ziren. Baina, 2007an IPhone bere mugikorrak saltzen hasi zen eta Nokia enpresak behera egiten hasi zen. Hurrengo urteetan nahiko beherakada handia eduki zuen, baina 2012an Nokiak Windows Phone sistemara aldatu zen eta nahiko salmenta onak eduki zituen. 2015 berriz, behera egin zuen eta Nokia mugikorrak ordez Microsoft mugikorrak fabrikatzen hasi zen.


Image result for nokia 9
5 kamerako Nokia 9a
2018an berriz, arriskatu egin zen eta smartphonak fabrikatzen hasi zen, Android sistemarekin, eta merkatura bueltatzen saiatu da. Oraingoz, nagusiki gama erdi-altuko mugikorrak saltzen ari da, berrikuntza txikiak eginez, eta oso prezio onean.


Nire ustez, egin duen saiakera oso arriskutsua da, gaur egun Apple eta Samsung oso boteretsuak direlako smartphonen merkatuan, baina, kalitate eta prezio oso honeko mugikorrak eta mota askotakoak saltzen jarraitzen baditu salmenta asko edukiko dituela iruditzen zait. Nire kasuan adibidez, Nokia 6.1 mugikorra erosi nuen, asko harritu baitzidan bere prezioa, errendimendu onekoa izanda oso baxua baitzen bere prezioa. Mugikor hau errendimenduan oinarrituta zegoenez, nire beharrak bikain asetzen ditu eta oso ondo funtzionatzen duela esan dezaket, baina, argazki eta bideotan oinarritutako eta kalitate oneko mugikor bat nahiko bazenu, Nokia 9a gomendatuko nizuke, teknologia berritzailea erablitzen baitu.




LINK:

https://es.wikipedia.org/wiki/Nokia#Historia

https://www.nokia.com/wifi

https://www.muycomputerpro.com/2011/08/01/apple-y-samsung-superan-a-nokia

https://www.maxmovil.com/blog/curiosidades/la-historia-nokia/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.