2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

Pariseko klima aldaketa Akordioa


Zertan eragiten die enpresei Pariseko klima aldaketa akordioak?



2015eko abenduan, Parisen klima aldaketaren aurkako akordio bat sinatu zuten 195 herrialdeek. Akordio horretan erabaki batera iritsi ziren sinatu zuten 195 herrialdeek: lurreko tenperatura 2ÂșC baino gehiago ez dadila igo. Hau lortzeko herrialde bakoitzak hainbat tope jarri beharko dizkie beren enpreseei, hauek CO2 eta gas toxiko emisioak murrizteko eta horrela akordioan sinatutakoa betetzeko. 

Akordio honek enpresa gehienak posizio nahiko deseroso batean jarri zituen. Hauek diru kantitate nahiko handi bat gastatu beharko zutelako beraien fabrikek atmosferara gas toxikorik ez isuritzeko eta horrela akordioa betetzeko. Hori dela eta, akordioa ez betetzeko hainbat modu bilatzen hasi ziren zenbait enpresa handi eta asko kutsatzen zuten herrialdeek,  Estatu Batuek adibidez. Akordioa ez betetzeko modu hauek lortu egin dira Ameriketako Estatu Batuen kasuan erraz ikus daitekeenez. Hauek akordioan sinatutakoa baino emisio gehiago isuritzen baldin badituzte atmosferara, emisio kupo hauek beste herrialde batzuei erosten dizkiete Organimo Internazionalaren bidez. Organismo Internazionala Pariseko Akordioetan sortu zen eta honen bitartez herrialde  kutsatzaileek, Estatu Batuek esaterako, herrialde ez  kutsatzaileei emisio eskubideak erosten dizkiete. Honela, beraiek kutsatzen dutena herrialde ez kutsatzaile batek, Nigeriak adibidez, kutsatuko balu bezala agertzeko eta akordioa betetzen ari direla esateko.

Pariseko akordioa sinatu zuten 195 herrialdeetatik 16 bakarrik ari dira akordioan sinatutako emisio kantitateak betetzen. Hau gertatu da legeak atera dituztelako aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko eta enpresei lege hauek inposatu dizkietelako. Akordioa betetzen duten 16 herrialde horietatik oso gutxi dira herrialde garatuak. Honek esan nahi du gure gobernuak gutxi egiten ari direla aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko eta munduko potentzia industrialak (gehien kutsatzen duten herrialdeak) dirua planetaren biziraupena baino lehen jartzen dutela.

Nire ustez, klima aldaketak gai nahiko garrantzitsua izan beharko luke gure gizartean. Horrela jarraitzen baldin badugu planetaren bizitza guztiarekin akabatuko dugu. Hau dela eta, gure planeta bizirik jarraitzeko borrokatu behar dugu eta horrela gu eta gero datozen izaki bizidunek planeta hobeago batean biziko gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.