2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

HAURDUNTZA SUBROGATUA



HAURDUNTZA SUBROGATUA

Polemika handia egon da legalizatzen pentsatzen hasi direlako Españan. Baina zer da haurduntza subrogatua? Emakumeak onartzen duenean haurdun gelditzea, gero beste bikote edo pertsona izateko haur horren guraso edo gurasoak da. Gai hau konplikatua da, izan ere, ez dirudi inola erez txarra kanpotik. Emakume bat haurdun gelditzen da berak nahi duelako, gainera dirua irabazten du, pertsona edo bikote batek umea erosi egiten du, klinikak haurdunaldi prozesuan lagundu egiten du, eta denak pozik.
Haurdun gelditzea onartzen duen emakumeak garrantzi handia du prozesu horretan, baina, gehiengoa ez da ondo bizi. Emakume horiek oso ahulak dira, behartsuak  eta %40a langabezian dago edo/eta laguntza sozialak jasotzen ditu. Emakumeak onartzen duenean, terapiara eramaten dute, argi gelditzeko duen haurra ez dala berea eta ez dala inoiz berea izango. Kajsa Ekis Ekmanek bere liburuan  (“El ser y la mercancía”)  dioenez, emakumeak onartzen dute gauz bihurtuak direla horrela tratatuak direnean, izan ere, banandu egiten dute beraien burua, beraien gorputzean gertatzen ari denetik. Horrela, enpresek al dute baieztatu alokatzen dena ez dela emakumea, baizik eta bere haurdun egoteko ahalmena. Baina, emakumeak umearekin gelditu nahi badu ezingo du. Eta atzera egiten badu eta abortatu nahi badu, diru asko ordaindu beharko du eta hori ez  da posible izango gehiengoan , izan ere, gehiengoa behartsua da. Emakumea ez da gai haurdunaldi horretan bera bakarrik erabakiak hartzeko. Erabaki guztiak klinikak eta umea erosten duenak hartzen ditu. Erabakitzen dute emakumearen elikadura, emakumearen erlazio sozialak eta debekatu egiten zaio erlazio sexualak izatea. Edozein osasun arazorengatik emakumeak abortatu egiten badu, kontratuan ez dagoenez aukera hori, ez du osasun arretarik izango. Ez arazo fisikoengatik, ez psikologikoengatik.

Diruari dagokionez, ume bat erosteak 40.000 eta 150.000 euro artean balio du. Kantitate horren %0,9a eramaten du alokatutako emakumeak. Merkatu honek 6.000 milioi euro irabazten ditu urtean. Beraz, ikus daiteke ez dela edozeinentzat sortutako merkatu bat. Merkatu kapitalista eta klasista bat delako. Ondorioz, purpurinaz marraztu izan digute beti, kanpotik ondo dagoela dirudielako. Baina, emakumea esplotatua da, gauz bihurtua eta alokatua etxe-bizitza bat balitz bezala.

Hala ere,  prozesu honen ondorioz pertsona edo bikote bati ematen zaio haurrak izateko aukera, gehiengoaren ametsa. Baina  AUKERA bat jarraitzen du izaten. Izan ere, guraso izatea, aukera bat da, desio bat; ez eskubide bat. Ondorioz, legalizatu beharko litzateke? Legalizatu beharko litzateke emakumearen esplotazioa beste batzuen umeak izatearen desioarengatik? Alternatibak existitzen dira.


Resultado de imagen de gestacion subrogada





https://www.youtube.com/watch?reload=9&v=jyhWO_YPME8
https://stopvientresdealquiler.wordpress.com/las-madres/
https://blogs.elconfidencial.com/economia/laissez-faire/2017-02-10/gestacion-subrogada_1329076/
https://es.wikipedia.org/wiki/Gestaci%C3%B3n_subrogada

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.