2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

Emakumeen eta gizonezkoen soldata diferentziak Estatuan

Emakumeen eta gizonezkoen soldata diferentziak Estatuan


Estatu mailan, gizonek eta emakumeek ez dute beti berdin kobratzen, normalean emakumeek gizonezkoek baino diru gutxiago  irabazten dute lan berdina egiteagatik, zehazki  %12,2 gutxiago kobratu zuten 2014. urtean.

Datu hauek CEOE-k egindako ikerketa batengatik lortu ditugu. Hala ere, ikerlan honek dioenez, datu horiek asko hobetu dira azken urteetan zehar. Izan ere, 2002. urtean % 16,9koa zen soldata-arrakala eta ikus dezakegu nola datuak hobetzen ari diren urteak aurrera dijoazen bitartean. Beste ikerketa batek esaten duenez, emakumeak gizonezkoak baino %29 lan ordu gutxiago egiten dute. Bestalde, Espainian beste Europako herrialde batzuk baino datu hobeak ditugu, adibidez, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniak baino.

Nahiz eta enpresa askoren helburua arrakala hau ez egotea izan, badakite hori ez dela bide erraza dagoen gizarte matxistarengatik.
Bestalde, ikerketa askok arrakala neurtu dute emakumeen adinaren arabera, hau da, 30 urtetik beherako emakume batek gizonezko batek baino %4,9 gutxiago kobratuko du, baina 59 urtetik gorakoa bada %14,9koa izango da arrakala. Beraz, adina ere arazo bat bihurtzen da lan bat aurkitzerako orduan.

Nire ustez, injustizia bat da emakumeek eta gizonezkoek ez berdin kobratzea, izan ere bi generoak berdin lan egin ahal dezakegula iruditzen zait eta horregatik soldata berdina izatea gustatuko litzaidake. Lan batean ez genioke generoari begiratu beharko, baizik eta ea nola dagoen preparatua pertsona hori. Bai ikusten dudala adina garrantzitsua dela lana bilatzerako orduan, lan askotan gazte baten freskotasuna beharko dutelako baina beste lan batzuetan aldiz, gizon edo emakume  heldu baten esperientzia beharko dute.






INFORMAZIOA: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6253049/soldataarrakala-espainian-2019ko-martxoaren-8an/  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.