2019(e)ko martxoaren 9(a), larunbata

PLAN RENOVE

"PLAN RENOVE"

Resultado de imagen de concesionario
Ibilgailuen sektorea euskal ekonomian oso garrantzitsua da. Horregatik, martxoaren bukaeran  renove plana  jarriko da martxan . Plan honekin kotxe zaharrak eta ondorioz, gehien kutsatzen dutena ordezkatzeko aukera izango dute gidariek. Hlburua, atmosferara isurtzen den CO2 kopurua murriztea da.
Plan honetan parte hartzeko, kotxeek 10 urte eta furgonetek 7 urte izan behar dituzte gutxienez. Honetarako Eusko Jaurlaritzak 2000 euroko laguntza emango die aldaketa egin nahi dutenei. Baina, erosten den kotxeak 25000 euro baino gutxiago balio behar du.
Diru laguntza jaso ahal izateko, turismo berriek A kalifikazio energetikoa izan behar dute; gasolina eta gasoleo ibilgailuen kasuan, kalifikaziorik altuena.
Ibilgailu elektriko eta hifrogenozkoen kasuan, diru laguntza 3000 eurokoa izango da.
Planak arrakasta badu, bost miloiko partida etorkizunean areagotzeko atea zabalik utzi du industria sailburuordeak.
Imagen relacionada
Eusko jaurlaritzatik esaten dutenez, plan hau  beste baten barruan dago, energia-eraginkortasuna handitu nahi duena eta atmosferara isurtzen diren gas kutsakorrak muriztu nahi dituena.







https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6196298/renove-planak-ia-2500-erosketa-lagunduko-ditu-2019ko-otsailak-12/
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/02/08/economia/euskadi-pondra-en-marcha-un-plan-renove-para-el-automovil-a-finales-de-marzo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.