2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

RENOVE PLANA MARTXAN





RENOVE PLANA MARTXAN 


           Martxoaren 1etik aurrera, Eusko Jaurlaritzak renove plana martxan jarri du. Honen bitartez, 
           Gobernuak laguntzak ematen ditu kotxe zaharrak uzteko eta berriak erabiltzen hasteko. 

           Baina noski, hau ez da onartzen edozein kotxetako erosketetan, baldintza batzuk bete behar 
           ditu. Hasteko, aukeratutako autoa efizienteagoa izan behar du, hau da, gutxiago kontsumitu                 eta baita kalte edo kontaminazio gutxiago eragin behar du. Eta diru laguntzak desberdinak
           dira, modelo bat edo bestea hartzen baduzu: kotxe elektrikoak erosteko 3.000€ arteko diru-
           laguntzak jasotzen ditu Renove planak eta, 2.000€ artekoak, ostera, gasolina eta diesel ibil-
           gailuentzat. Beste baldintza bat da, kotxe zaharrak gutxienez hamar urteko antzinatasuna
           edukitzea. Gainera, nahitanahiezkoa izango da ordezkatuko duzun ibilgailua txatartegira 
           eramatea. 

           Dirudienez, plan hau arrakasta handia izaten ari dela, eta Eusko Jaurlaritzak zituen 
           expektatibak betetzen ari direla. Gauzak horrela, ezin da esan desabantailak izatea: 
           alde batetik, plan hau egokia da ekonomiarentzat, dirua mugitu egiten delako eta horrekin 
           batera lanpostu gehiago sortu egingo dira. Beste aldetik, naturak eskertuko du geroz eta 
           kontaminazio gutxiago eragitea. 

           Dudarik gabe, beti ondo dator diru-laguntza bat izatea gauza bat hainbeste balio duena 
           ordaintzeko. Baina, bakoitzak neurtu behar du, ea den momentua aldaketa hau egiteko edo 
           ez. 


Garraioan energia-kontsumoaren efizientzia areagotzen laguntzeko plana

  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.