2021(e)ko urriaren 26(a), asteartea

2008KO KRISI EKONOMIKOA

 2008KO KRISI EKONOMIKOA


Bankuen negozio handienetariko bat inbersio funtsak saltzea da. Duela urte batzuk, bankariak inbertsio funts izugarri saltzen asi ziren, eta biztanleria zertan inbertitzen ari zen ondo jakin gabe salerosketak egiten hasi zen, salerosketa horietako asko arrisku handikoak izanda. Finantza mundua nahiko emankorra zen, eta jendea erraz dirua irabazten ari zen. Baino inbertsio funts horiek gero eta toxikoagoak bihurtzen hasi ziren. Gizartean globalizazioa gero eta handiagoa zen, beste era batera esanda, sistema finantzieroa inongo kontrolik gabe zebilen.  Inbertsio funts horietako asko, Estatu Batuetako langile pobreak zituzten maileguak bueltatzearen baitan zeuden. 

LEHman Brothers izeneko bankuak porrot egin zuen eta horrek mundu mailan deskonfidantza handia sortu zuen. Haiekin negozioak zituen guztiak diru asko galdu zuen, eta estatus handiko banku bat izanik, (herritarrekin ezezik beste banku eta enpresa handi askorekin negozio edo tratuak zituen).  Konfiantza falta horren ondorioz, jendeak inbertitzeari utzi zion, eta bankuek dirua mailegatzeari utzi zioten. Sistema finantzieroak probokatutako arazo hori ekonomia errealera pasa zen, hau da; honen ondorioz finantza krisi hura mundu mailan ekonomia markatu duen 2008ko krisi ekonomikoa izatera pasa zen. Epe laburrean ondorio nagusiak enpresa askoren errentabilitaterik eza, banku askoren porrota, biztanleen langile askoren kaleratzeak eta  jendeak bere zorrei aurre egiteko ezintasuna izan ziren beste askoren artean. Egoerari aurre egiteko, estatuak zerbitzu publikoak eskastu egin zituen, eta langile askoren baldintzak bera egin zuten. Hamairu urte beranduago egoerari aurre egitea lortu dugula esan genezake, baino oraindik ere krisi haren ondorioak ordaintzen jarraitzen dugu. Adibidez; Espainian 2008.urtean 6milioi pertsona zeuden langabezian, eta gaur egun 3milioi eta piku daude. Hobekuntza ekonomikoa nabarmena da, baino oraindik ere ez ditugu krisi hura baino lehen genituen baldintza ekonomikoak berreskuratu. Gaur egun, inbertsio funtsak merkatuan jarraitzen dute, baino kontrol handiagoarekin. Duela urte pare bat higiezinen kreditu legea argitaratu zuten. Lege honi jarraituz, bankuek kreditu bat eman baino lehen, eskatzen duenaren egoera ekonomikoa behatu behar dute, bueltatzeko kapaza izango den aurreikusteko, eta inbertsio funtsak saltzeko, erosleei hauen arriskuen, etekinen eta izan ditzaketen ondorioen informazio osoa emateko betebeharra dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.