La Palmako sumendiak erupzionatzearen ondorio ekonomikoak
Denok dakigu La Palman sumendiak daudela eta erupzionatu dezaketela. Sumendi hauek denbora asko daramate laba askatu gabe, baina, orain dela gutxi, La Palmako sumendi batek laba askatu zuen. Baina eskerrak, aurreikusita zegoenez, sumendi horretatik gertu bizi zen jendeari, gauza inportanteak hartu eta haien etxeetatik ateratzeko esan zietela. Sumendi honek laba askatzen jarraitzen du, eta airea kutxatzen ari da.
Jendea etxe gabe dago, eta etxean gelditzea gomenadagarria dela esaten dute, airean dagoen gas hori ez arnasteko. Kaos bat izaten ari da. Gainera jendea egoera honetaz aprobetxatu egiten da, eta sumendietatik hurruti dauden etxeen prezioa igo dute. Orduan diru gutxirekin eta labak etxea jandako jendea, La Palmako kaleetan dabil aire kutxakorra arnasten, kalean lo egiten, eta beste etxe bat erosi nahian.
Nik ulertzen det, sumenditik hurruti dauden etxeen prezio igo nahi izatea etxe horien jabeek. Baina ez zait batere ondo iruditzen, etxea galdu duen jendearen egoera ezagututa, pertsona hauetaz aprobetxatzea. Nire iritziz, egoera larrian dauden pertsonetan pentsatu,beraien buruan bakarrik pentsatzeari utzi eta etxeen prezioa jaitsi beharko luketekete etxeen jabeek. Horrela behintzat, etxea galdu dutenak, orain, aire kutxatu hori ez arnastu eta etxean lo egin dezakete. Baian neurriak jarri behar dituenak gobernua da, bai lo egiteko leku bat hematen, edo etxeak saltzen dituztenei, prezio jaitsi behar dutela esaten. Gizakiari neurriak ez badizkiogu jartzenen, edozer egiteko gai delako dirua lortzeko asmoz.
https://www.elmundo.es/ciencia-y-salud/ciencia/2021/09/27/61514455fc6c83e0608b4594.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.