2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

ETA HANDIAK GARENEAN? ZER EGIN BEHAR DUGU DIRUAREKIN?

ETA HANDIAK GARENEAN? ZER EGIN BEHAR DUGU DIRUAREKIN?


Jaioberriak garenetik, ekonomia, gure bizitzetan presente egon da. Kontuan hartu behar da, ondo irakatsi behar den kontzeptu bat dela, eta ondo informatuta egon beharko ginatekela. 

Oinarrizkoa da, diruaren balioaz konsziente izatea txikitatik, baita hau irabaztea kosta dezakeenaz ere.

Jakina, kostu beharrezko batzuk betidanik daudela, eta beste batzuk bigarren plano batetara pasatzen direnak; horregatik oso garrantzitsua da aurrezten ikastea. Ez gara hortaz ia konturatzen, baina, txikitatik jaso dugu paga, eta bera gordetzen egon gara dirua jasotzen hasi ginenetik. 


Seguru nago noizbait galdetu diozula zure buruari zer   gertatuko den ekonomikoki independientea zarenean, edo 18 urte dituzunean zure diruarekin zer gertatuko den pentsatuz, ezta?

Bistan datza, nerabeak izanda, gure gastu gehienak gure gauzetan inbertitzeko direla (arropa,...); baina, kontrako kasuan, gure handiak, berriz; gastu fijoak dituzte. Hortarako egunerokotasunean ikusten ditugun kreditu txartelen erabilera egiten dute helduek, banku kontuarekin batera.  

komenigarria izango litzateke bankuren batean aurrezki konturen bat irekitzea, bertan txikitatik dirua sartzeko; alferrikako beste gauza askotan dirua ez gastatzeko. Badakigu handitan beharko dugun diru bat dela, eta txikitatik gordetzen badugu gutxiago kontsumituko dugu, gure ekonomia hobetuz, eta aldaketa klimatikoa den arazo bat ere lagundu dezakegu, leheno aipatutako kontsumo gehigarrien ondorioz.

Horrez gain, bankuek, 18 urte beherakoentzat, txartela bat eskaintzen dute; debitu txartela deitzen dena; eta berarekin gastatzeko aukera ematen digu, diru efektiborik gabe. Hala ere, honek daukan bereizitasuna, gastu mugatu bat izango duela da; modu honetan gurasoek diru kantitate mugatu bat sartu dezakete, eta horrela, diru kantitate hori izango duzu ordaintzeko.

Nire ikuspuntutik, oso aukera ona iruditzen zait nerabeentzat. Batetik diruaren erabileraz gutxinaka-gutxinaka konszienteago garelako; eta bestetik, 18 urte ditugunean, eskertuko dugulako aurrezki kontu batean aurreztu izana; jakina hori guretzako bikaina izango dela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.