2021(e)ko urriaren 26(a), asteartea

PLATANONDOEN GALERA SUMENDIAREN ERAGINEZ LA PALMAN

 PLATANONDOEN GALERA SUMENDIAREN ERAGINEZ LA PALMAN

La Palman ekonomiarekiko egongo den galeraren inguruan oraindik ez dago datu zehatzik, baina badakite ekonomian galera handiak egongo direla.


La palman dituzten bi diru iturri nagusiak, turismoa eta platanondoak sumendiaren eraginez kaltetuak izan dira.  Oraindikan goiz da ekonomiaren galerak kontatzeko, baina dudarik gabe  ehundaka miloi euro izango dira.


Platanondoen kasuan, La Palmak 2020an 144.302 tonelada platano esportatu zituen. Horrek 135 milloi euroko diru-sartzea suposatu zuen eta horreri subentzioak gehitu behar zaizkio, lehengo urtean 45 milioi euro inguru. Hau da, ekonomiaren %11 baino gehiago platanoetatik dator zuzenean: 180milioi euro, uhartearen 1.580 milioiko BPGaren gainean.


Aurten ez da iritsiko lehengo urteko %50era, kasu hoberenean %30ra iritsi daiteke. 

Nekazaritza hori baloratu behar, ezinbestekoa baita uhartearentzat, BPGren erdia sortzen ez badu ere : %10 baino zertxobait gehiagok ere garrantzi handia du.


Eragin ekonomiko horri dagokionez, gainera, kontuan izan behar da sumendiak ez diola ekoizpen osoari eragiten , nahiz eta Cumbre Viejako sumendiak gune nagusia jo duen, bereziki Los Llanos de Aridane. Los Llanos, Tazacorte eta El Paso artean, industria horretarako landaketen eta enpleguaren erdia baino gehiago metatzen dute. Zuzenean kaltetutako udalerriek uharteko platanoen %50 baino gehiago biltzen dituzte. Orain arte, eskualdeko gobernuarn arabera, bi aste baino gutxiagoan 1.000 tonelada baino gehiago biltzeari utzi zaio.

Informazio iturriak:

https://elpais.com/sociedad/2021-10-01/el-impacto-economico-del-volcan-jaque-a-los-dos-sectores-clave-del-pib-de-la-palma.html

https://www.abc.es/economia/abci-otra-factura-volcan-72-millones-euros-perdidas-para-productores-platano-canarias-202109291733_noticia.html


eEIDER OSORO









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.