Netflixen prezioen igoera
Netflix estatubatuar entretenimendu konpainia eta ordaindutako zerbitzu bat da, non hilabetean diru kantitate zehatz bat ordainduta, plataforma horretan ateratzen diren serie eta film guztiak ikusi ditzakezu. Kalifornian kokatua, 1997. urtean sortu zen eta urte bat beranduago hasi zen bere jarduera internazionalki. Netflixen dauden serie eta filmak ikus ahal izateko, 3 motatako kuotak ordaindu behar dituzu. Lehenengoak, sinpleena da, eta serie eta film guztiak ikus ditzakezu pantaila batean. Bigarrenak, bereizmen altuago batean ikusten da eta bi dispositibo desberdinetan ikus ditzakezu. Azkenik, hirugarrenak, bereizmen oso altu batean ikusten da eta lau dispositibo desberdinetan ikus ditzakezu. Ba hiru motatako kuota horiei buruz hitz egingo dugu gaur, eta haien prezioen igoerari buruz.
Haurten Netflixek, Espainiako kuoten prezioak igo ditu, duela denboraldi bat Estatu Batuetan egin zuen bezala. Zerbitzu normala berdin utzi du, baina estandarra euro bat igo du, hau da, 11,99-tik 12,99-era eta premium-a bi euro igo ditu, hau da, 15,99-tik 17,99-era. Aldaketa berri hau, urriak 11-ean hasiko da berriak direnentzako, eta kuota estandarrera edo premium-era harpidetuta zeudenentzako pertsonek ordea, urriak 18-an hasiko da. Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena, azkeneko aldia, 2019. urtean izan zen eta baita ere euro bat eta bi euro igo zituzten kuota bakoitzari. Enpresak esan duenez, beraien lehendabiziko lehentasuna edo helburua, eskaintzen duten entretenimendua, harpidedunek uste dutena baino hobeagoa izatea da, eta aldaketa horiek adierazteko, prezioak eguneratzen ari dira.
Aurreko urtean, kaliforniako enpresak 46,2 millioi ingresatu zituen Espainian eta 2,2 milioiko onura lortu zuten. Dagoeneko, Netflixek 50 serie/film baino gehiago igo ditu bere plataformara 2016. urtearen eta 2021. urtearen artean Espainian.
https://www.elmundo.es/economia/ahorro-y-consumo/2021/10/11/6163f79421efa0690a8b457f.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.