INOIZKO INBERTSIO HANDIENA GAZTEEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZETAN
Espainiako gobernuak inoizko inbertsio handiena egin du, 10 eurotik 6 gizarte gastura, gazteriari zuzendutako laguntzak batez ere.
Espainiako gobernuak 2022rako Estatuko Aurrekontu orokorren aurreproiektua onartu du. 40.000 miloi euro erabiliko dituzte 10eurotik 6 gizarte proiekturako. Esan bezala oso inbertsio handia da eta bereziki gazteentzat laguntzei bideratua 12.550 miloi euroko partida izango da.
Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio publikoko ministroak esan duenez “Espainiako historian izandako aurrekontu hedatzaileenak dira. Susperraldi justua dute helburu, eredu produktiboago eta jasangarriago bat bultzatuta, eta ekonomiaren leheneratze hori gizarte osoari helduko dela bermatuta”.
Monterok esan zuen bezala helburua belaunaldi berriek orain eta bihar aukera hobeak izatea da. Pedro Sanchezek komunikatu duen bezala 2022-an gobernuak 18 eta 35 urte arteko gazteei 3000 euro urtean emango dizkie, hau da, 250 euro hilabetean.
Kulturako produktuentzat 210 milioi euroko aurrekontua dago. Bekentzat aldiz 2.119 milioi euro, honen helburua da denek aukera berdintsuak izatea.
Informazio iturriak:
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2021/10/05/economia/1633435712_214076.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.