2021(e)ko urriaren 19(a), asteartea

IRAILA, HISTORIAKO HILERIK GARESTIENA, ARGINDARRAREN PREZIOAK ZORTZI MARKA HAUTSI BAITITU. (MALEN URKIA)

 IRAILA,  HISTORIAKO HILERIK GARESTIENA, ARGINDARRAREN PREZIOAK ZORTZI MARKA HAUTSI BAITITU.


Alberto Garzon kontsumo ministroak dioenez, “tentsioa datorren urteko udaberrira arte luzatuko da erraz, edo gehiago” aurten, elektrizitatearen fakturan igoera etengabeak nabarmen agertu dira. 


Gartzonen ustez argindarraren igoera, faktore geopolitikoen eta merkatu marjinal baten ondorioak dira.


Elektrizitatearentzat beharrezkoak diren lehengaien prezioak, hau da gasa, ikatza eta petrolioaren prezioak, gora egin dute nabarmen.  Energiaren salneurriak %15 eko gorakada izan du, duela urtebete 49,15€ koa zen eta prezio horrekin alderatuta %286ko gorakada izan du.


Horrelako gorakadak Espainian behin baino gehiagotan gertatu izan dira, baina iraileko gorakada honek denak gainditzen ditu, 167,28€ ko batez bestekoa dago eta. 2020.urtean batez bestekoa 42€koa izan zen, beraz irail honetan prezio hori laukoiztu egin da.


Argindarraren salneurriak gorakada izan du Europa osoan, eta merkatu nagusienetan gehiegizkoa izan da gorakada hori, Erresuma Batuetan 220,02€ megawatt orduko ordaindu behar izan dituzte irailean, Espainian baino gehiago, zehazki ia 66€ gehiago.


Espainiak Bruselari, plataforma bat sortzeko esaktu dio, berriztagarriak ekoiztearen kostu txikiagoak kontsumitzaileei eragiteko edo gas naturalen erosketak zentralizatzeko, baina eskaerak ez du arrakasta handirik izan.


Repsol konpainiaren tangak Gijonen (Asturias). Argazkia: EFE

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8349482/iraila-historiako-hilerik-garestiena-argindarraren-prezioak-zortzi-marka-hautsi-baititu/


MALEN URKIA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.