2021(e)ko urriaren 26(a), asteartea

GETXO DA EROSKETAK EGITEKO ESPAINIAKO ESTATUKO BIGARREN HERRIRIK GARESTIENA

GETXO DA EROSKETAK EGITEKO ESPAINIAKO ESTATUKO BIGARREN HERRIRIK GARESTIENA


Ikusi daiteke, EAE erosketa saskia betetzeko lurralderik garestienen artean dagoela Balearrekin, Kanariekin eta Kataluniarekin batera. Kasu honetan, Valentzia eta Murtzia dira merkeenak.


Getxo da erosketak egiteko Espainiako Estatuko bigarren herririk garestiena Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteak egindako ikerketa horren arabera, eta lehen postuan Las Palmas aurkitzen da. 


Bestalde, OCUk nabarmendu du, salneurriak %0,4 igo egin direla eta energiaren prezioa igotzeak erosketa-saskiko oinarrizko produktuei eragin egin die esneari, arrautzei edo oilasko eta untxi haragiari.


Azken urtean, hainbat ikerketen arabera batez beste, aurrekontuaren %19,5 aurreztu dela esan dute, baina, hirien arteko aldeak oso handiak direla ohartarazi da baita ere, izan ere, gehiegizko aurrezkia 325 eta 3532 euro artekoa delako.


Datu guzti hauek ikusita eta ohartuta jada erosketak herri batean bestean baino garestiagoak direla, nire iritziz, supermerkatuek oso ondo daukate pentsatuta guztia, hau da, enpresa handi guztiek marketin sail indartsua dute eta beraien helburu bakarra bezeroek ahalik eta diru gehien gastatzea edo xahutzea da. Hori lortu dadin, kontsumitzaileeak behar ez dituen edo hartu nahi ez dituen gauzkak erostea da.


Aurrekoa kontuan hartuta, horri trampa psikologikoa dela esaten da, iruzur egiten gaituztelako modu batera edo bestera gure trebetasunak primeran ezagutzen dituztelako eta beraien onurarako erabiltzen dituztelako.


 Guzti honekin, ez dut ezer edo inor salatzea nahi soilik artikuluan idatzitakoari ematen diot iritzia zuek guztiok nirekin batera ausnartzeko.


Carro De La Compra Con Las Comidas Imagen de archivo - Imagen de albahaca,  completo: 40661207

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.