PALMAKO EKONOMIA ARRISKUAN
Palmako Nekazaritza uharteko aberastasun iturri handiena da. Gaur egun hiru mila hektarea banana lantzen dira uhartean, zitrikoak, aguakateak, barazkiak, patatak eta mahats landaketak ere badaude.
Irlaren turismoak ere diru asko ematen du. 1890ean Palma irlan, gaur egun baino hotel gehiago zeuden. Mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, ingeles konbaleszente askok uhartea bisitatu zuten sendabide bila.
Hamarkada batzuk geroago, turismo modernoa hasi zen, bere puntu gorenera iritsi zen 1960ko hamarkadan. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan turisten kopurua murriztu egin zen, uhartea aldameneko Tenerifeko uhartean garatzen ari zen turismo masibotik aldenduz. 1980ko hamarkadaren amaieran, aireportua handitzearekin batera, Europako hainbat hiritako charter hegaldiak iristen hasi zen.
Gero eta diru sarrera gehiago ematen die turismoak, Los Cancajos eta Puerto Naos ingurutan pilatzen denak gehienbat.
2021ean sumendi handi bat berpiztu da La Palman. Sumendi hau ekonomian kalte handia sortzen ari da.
Sumendiak kanporatzen duen labak ez ditu etxeak bakarrik puskatu, nekazaritza lur ugari aurretik ere eraman baiditu, batez ere platanoa, uhartearen ekonomiaren oinarrizko zutabea.
Lehen kalkuluen arabera, platano landaketen %20 desagertu daiteke. Neurri handi batean errautsak eragingo du, eguzki argia blokeatzen baitu eta, honekin, landareek fotosintesia sortzeko murriztu baitute. La Palmako ekonomiaren kontrako drama izango litzateke.
Platanoak La palmako nekazaritza eremuko 6.943 hektarearen %43 hartzen du eta lehen sektoreko BPGaren ia erdia sortzen du; Gainera, uharteko lan postuen herena zuzenean edo zeharka bananaren industriaren mende dago.
Erupzioa une txarrean dator, hemendik aurrera Kanariar Uharteetan turismo denboraldi altua hasten denean, tenperatura onak bilatuz negua penintsulan eta Europan garatzen den bitartean.
https://www.bankinter.com/blog/economia/consecuencias-volcan-la-palma
https://www.ilapalma.net/economia/
https://www.publico.es/sociedad/erupcion-del-volcan-pone-jaque-industria-del-platano-palma.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.