Sidenor altzairugintza empresak Basauriko lantegiko ekoizpena gelditu du hemendik gabonetara fabrikazio prozesuan beharrezkoa duten elektrizitatearen kostua “neurrigabea” delako; izan ere, urtebetean %300 baino gehiago da argindarraren kostua, megawatt-ordurko 60 eurotik 260 eurora igo da eta.

Horrela jakinarazi du gaur empresak ohar baten bidez. “Argindarraren kostua 200 euro garestitu da tona bakoitzeko, hau da, fabrikazio-kostua %25 handitu da”, eta horrek galerak eragiten dituela eta egungo ekoizpen-erritmoari jarraitzea ezinezkoa dela argitu du empresak; Horregatik, Sidenorreko zuzendaritzak Basauriko lantegi nagusiaren ekoizpena 20 egunez gelditzea erabaki du, abenduak 31rarte programatutako lanegunen %30a.
Sidenorren esanetan, geldialdi horrek Basauriko lantegi nagusiari zuzenean eragiten duen arren, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Kataluniako fabriketan ere eragina izango du.
Bestalde, ELA sindikatuak jakinarazi du bilera izan duela langile-batzordeak zuzendaritzarekin eta hainbat informazio emateko eskatu diotela, besteak beste: geldialdia justifikatuko lukeen txostena, produkzio eskariak, argindarraren prezioak konpainiarengan izan duen eragina eta Sindenorrek enpresa elektrikoekin duen kontratuaren xehetasunak.
Bestalde, Eusko jaurlaritza argindarraren kostuak ekonomian izan dezaken eraginaz kezkatuta agertu da. Horrela, Energiaren Euskal Erakundearekin batera, kostuaren etengabeko igoerari aurre egiteko neurri zehatz batzuk bilduko dituen dokumentu bat prestatzen ari direla jakinarazi du.
ESTEKA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.