Langabezia %10era iritsi da Euskal Herrian, urtebetean 17.500 langabe gehituta
6 urteko joera positiboa eten du koronabirusaren krisiak Euskal Herriko lan merkatuan. 2013. urtetik lehen aldiz, goraka egin du langabeen kopuruak, eta ez gutxi: 17.500 langabe gehiago zeuden 2020ko azken hiruhilekoan, 2019koarekin alderatuz gero. INEren eta Insee-ren datuak batuta Gaindegiak kalkulatu duenez, 149.900 lagun daude lanik gabe zazpi lurraldeetan.
Urtebetean 1,2 puntu egin du gora langabezia tasak, 2019 amaieran %8,8 baitzen. Lurraldeei dagokienez, langabezia tasarik txikiena dute Gipuzkoak (%7) eta Ipar Euskal Herriak (%7,2). INEren datuekin, berriz, Araban %10era iritsi da, Nafarroan %11,6ra, eta Bizkaian, berriz, %11,8ra. Gaindegiak gogoratu du Ipar Euskal Herriko datuak behin-behinekoak direla, eta berrikusi egin beharko dituela udako saioak ekarri ohi duen migrazio fluxuen eragina aztertzen duenean eta iaz indarrean sartu zen enpleguaren zona berriek beren datuak argitaratzen dituztenean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.