2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

ETORKINAK ESPAINAKO EKONOMIAN

 

Azkenengo urteetan, milioika etorkin iritsi dira Espainako mugetara bizitza berri baten bila. Askok, helburua lortu eta herrialdean sartzea lortu dute, batzuk nazionalitatea eskuratzea ere. Hala ere, beste asko eta asko beren herrialdera itzuliak izan dira. Seguraski askok telebistan, aldizkarietan,kalean, lagun-artean… entzun duzuela noizbait etorkinek arazoak eta kalteak besterik ez dituztela ekartzen herrialde baten ekonomiari. Hala ere, baieztapen horiek errealitatetik nahiko urrun egon ohi dira; izan ere, etorkinek ez dituztelako lanpostuak kentzen, sortzen laguntzen dituzte baizik, baino beren egoera soziala oso negatiboa da. 

Espainian bost milioi atzerritar baino gehiago daude. Urtero herrialdea biztanleak galtzetik salbatzen dutenak. Gainera, gaur egun, inmigrazioa da herrialdearen zahartzea geldiarazten duen faktore nagusia, izan ere inmigratzen duten gehiengoak 40 urte baino gazteagoak direlako. Horrela herrialde baten iraunkortasun demografikoa ziurtatzen dute. 


Etorkinek Espainiako ekonomiari ekarpen ugari egiten dizkiete, adibidez kontsumoaren bidez egiten dutena. Lanpostu bat eduki edo ez, Espainiako edozein etxetan bezala, atzerriko nazionalitatea duten guztiek zergak ordaintzen dituzte, BEZaren bidez. UGT sindikatuak emandako datuen arabera, 2018an atzerritar nazionalitatea zuten pertsonek edo familiek %8-ko ekarpena egin zuten herrialdeko kontsumo osoari. Gainera, pertsona edo familia hauen jaioterria kontuan hartzen badugu, eta ez haien nazionalitatea, Espainiakoa izango balute, %11'05-eko kontsumo izango lukete, hau da, 2018ko gastu osoaren % 9'2.


2018an, Espainiako Gizarte Segurantzako afiliatu kopuruaren %10’44 atzerritarrak ziren, 1.974.148 guztira. Gainera, urte berako langabetuen artean, 3.202.297, atzerriko nazionalitatea zutenak 393.750 ziren. Horrek esan nahi du, gutxi gorabehera, Gizarte Segurantzan eta enplegu-bilaketan duten ordezkaritza Espainiako biztanleria osoak dutenaren antzekoa dela. 


Jende askok pentsatzen du, etorkinek espainarrek baino langabezia-prestatazio gehiago jasotzen dituztela, baino oker daude. Datuak kontuan hartzen baditugu, jasotzen dutenen nazionalitatea bereizi gabe, 1.835.488 prestazioen %80 inguru kotizaziopekoak direla. Beraz, horiek ez dute espainiarrek baino prestazio handiagorik jasotzen, ez kontribuziozkoak, ezta ez-kontributiboak.


Hau guztia esan ondoren, espero dut inmigrazioa beste ikuspuntu batetik ikusi izana. Haientzat oso zaila da beren bizilekua eta bizitza atzean uztea, baino bizitza hobe bat bilatzeko egiten dute eta azken finean gu bezalako pertsonak dira eta errespetu bera merezi dute. Datuek garbi uzten dute etorkinak positiboak direla gure herrialdearen ekonomiarentzako eta ez askok pentsatzen duten bezala. Hortaz, guztiok gehiago informatu beharko ginateke konklusiorik atera baino lehen. 






https://theobjective.com/further/cuanto-aportan-los-inmigrantes-a-la-economia-espanola-y-cuanto-gasto-suponen-realmente

 

https://www.defensordelpueblo.es/wp-content/uploads/2020/05/II_Estudios_documentos_de_trabajo_2019.pdf


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.