Enpresa handiak duten eragina txikiengan
Enpresa txikiak betidanik gatazka handiak izan dituzte enpresa handiekin. Gehienetan herriko auzoan enpresa txiki bat ireki egiten dute herritarrentzat eta ondoren kadena handi bat auzo berdinean denda erraldoi bat ireki egiten du.
Enpresa handiak zerbitzu asko ditu, etxera eramateko aukera, web- horritik eskatzeak... eta gehienetan enpresa txikiak baino teknologia askoz hobeak edukiko du. Enpresa txikiak ez ditu hain bete baliabide, baina bertan dendako pertsonarekin tratu ezberdin bat ematen da, eta teknologia asko ez eduki arren gehienetan kalitate hobeago bat edukiko du.
Erosle askok soilik beraien erosotasunari begiratzen diete soilik eta ez diete garrantziarik ematen produktua ze kalitatekoa izango den, edo haren atzetik zer lan mota duen, eta horregaitik jende gehienk enpresa handira doaz. Enpresa handiek deslokalizatu egiten dute bertan lana meherkeagoa eta azkarragoa delako, bertako pertsonei esplotazioa egiten.
Enpresa txikiek geroz eta erosle gehiago galtzen dituzte enprese handien ondorioz eta horrek ekonomian kriston ondorioak ditu, erosleak produktua ez erostean enpresara ez da dirurik iristen. Enpresa batzuk kostu aldakorrak jeitsi egiten dituzte, hau da, jendeak ez duenez produktua erosten produktu hori, edo produktua egiteko materia gutxiago erosi egiten dute eta horrekin batzuk enpresarekin segitzea lortzen dute. Beste enpresa batzuk, diru gutxiago lortzen hari direnez beraien kostu finko eta aldakorrak ordaintzeko ez zaie iristen eta enpresa azkenean itxi egiten dute. Enpresa handiak, ordea diru pila bat lortzen dute jende askok erosten dietelako eta guztizko sarrera, guztizko kostua baino handiagoa denez etekin ugari ateratzen dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.