2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Elikagaien prezioak gabonen ondoren

 ELIKAGAIEN PREZIOAK GABONEN ONDOREN

Normala den bezala, gabonetan elikgai asko kontsumitzen dira familiarteko bazkari eta afarien ondorioz. Eta horrek prezioen aldaketak ekarri ditu. Hona hemen aldaketa batzuk.

Urte hau berezia izan denez covid-19-arengatik, prezioak jaitsi behar izan dituzte lehengo urtearekiko. Baina urteko beste momentuekin alderatuta, orokorrean prezioak igo egin dira. Adibidez, gabonetatik hilabete bat lehenagoko prezioekin konparatuta, %9,3-ko igoera izan du gabonetan, eta gabonetatik 10 egun lehenagoko prezioak baino %7,5 altuagoak.

Datu horiek nahiko orokorrak ziren, baina gorabehera asko daude igotako portzentaietan janari bakoitza konparatzen badugu: arkumea %5,1 igo da, urdailazpikoa %4,8, bisigua %44, barrika galiziarra %41, legatza %9,3 eta txirlak %4,3. Harrigarria da arrainen igoera, askok %40-a pasatzen baitute.

Jende askok supermerkatuan erosi dituzte gabonetarako elikagaiak. Supermerkatu horiek sekulako irabaziak izan dituzte, prezioak hainbeste igota. Horien kasuak dira El Corte Inglés, Carrefour, Mercadona, Hipercor, Alcampo eta beste hainbat.

Haragia kasu berezi bat da. Esate baterako, 2015-ekin alderatuta oilaskoa bakarrik %8 bat igo da eta txekorra %10, baina badago salbuespen bat: arkumea. Duela bost urteko datuekin alderatuta, arkumearen gabonetako prezioa %30 igo da, izan ere arkumea ez da asko jaten urtean zehar baino gabonetan ezinbestekoa izaten da familia gehienentzat, horregatik horrelako igoera.

Blog honen informazioa webgune honetatik aterata dago: https://www.ocu.org/alimentacion/alimentos/informe/navidad-precio-alimentos


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.