COVID-19ak krisi ekonomikoa eragin duela gauza jakina da, eta datuek berretsi egin dute. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 9,5 egin zuen behera 2020an, aurreko urteko datuekin alderatuta. Enpleguak ere atzera egin zuen iaz, % 8,1.
Enplegua, dedikazio osoko lanpostuetan neurtua, % 6,3
jaitsi zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko
hiruhilekoan urte arteko jaitsiera baino hamarren bat
gehiago.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak Hiruhileroko Kontuen Aurrerapena
argitaratu du. Datuak Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenak baino hobeagoak dira. Izan ere, ekonomia % 10,1 eta enplegua % 8,9 jaitsiko zela aurreikusi zuten.
2021ari begira, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren aurreikuspenek diote "errebotea zertxobait txikiagoa" izango dela, % 8,6koa, hau da, iragarritakoa baino hiru hamarren txikiagoa. Enpleguari dagokionez, 2020an 25.700 pertsona gutxiago aritu dira lanean, eta 2021ean 15.700 gehiago izango dira. Aurten langabezia tasa % 9,8koa izango dela aurreratu dute.
Eustatek martxoaren 5ean argitaratuko ditu Hiruhileroko Kontuetan BPGaren eta enpleguaren behin betiko datuak.
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7780516/covid19ak-eraginda-eaeko-ekonomiak-95-egin-du-eta-enpleguak-81/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.