Zer da etxeko ekonomia?
Familia-ekonomia ere deitukoa, etxearekin eta komunitatearekin lotutako ekonomiaren eremua da. Eredu ekonomiko honek etxeko alderdi desberdinak aztertzen ditu, eta alderdi hauek familia baten diru-garapenean nola eragiten duten aztertzen du baita ere.
Etxeko ekonomiaren ezaugarriak:
Etxeetan eta familietan gertatzen den ekonomia mota bat da. Aurrekontua eta gastuen kudeaketa eramatea da helburua, hori aztertzeko, beharrezkoa da familian lortzen diren diru-sarrerak ikertzea eta erregistratzea. Ekonomia hori hobetzeko zer gastu eta zor murriztu daitezkeen aztertu eta zehaztu behar dira. Helburu nagusia familiaren aurrezkia sustatzea da.
Zergatik da garrantzitsua etxeko ekonomia?
Etxeko ekonomiaren kudeaketa eta azterketa garrantzitsua da, familia baten ekonomiari kalte egiten dioten zailtasunak ekiditeko balio duelako.
Gastuak antolatzeak edozein larrialdietarako dirua aurreztea suposatzen du eta gainera, ekonomia hori erabiltzeak seme-alaben oinarrizko beharrak betetzea ahalbidetzen du.Horrela, etxeko ekonomia ona mantentzeak lasaitasuna ematen die familiako ardunadunei eta estresa murrizten die, arazoak sortzen direnean lasaitasuna mantenduz eta konponduz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.