2021(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

GABONETAKO GASTUAK 2020

  Gabonak urte osoan zehar dauden datarik garrantzitsuenetakoenak dira denda gehienentzat. Urtero urtero data hauetan bai arropa, janari, jostailu… en kontsumoa asko igotzen da, eta gainera gabonak ondoren beherapenen datak direnez bai abendu eta urtarrilean dendek asko saltzen dute. Aurtengo gabonak bereziak izan dira bizitzen ari garen COVID-a dela eta, familiarekin elkartu ezinik, batzuk etxean aislatuak... . Baina hori ez da izan gutxiago erosteko arrazoia, kontsumoa handia izan da, beste urte batzuekin konparatua ematen ez duen arren, kontuan harturik beste hilabeteetan saldutakoa.

  Aurtengo gabonetan aurreko urtearekikoz alderatuz kontsumo hori jeistearen ondorioa argi dago bizitzen ari garenaren pandemia dela, eta pandemiak bereziki bi ondorio haundi utzi ditu; birusaren ondorioz sortu eta bizitzen ari garen krisia (%24ko jeitsieraren ondorioa) eta COVID-aren ondorioz dauden murriztasunen ondorioz (%22 jeitsieraren ondorioa). Ikerketa batek adierazi digu Españian %38ak gutxienez gutxiago gastatu duela eta ezin denez familiako kide askorekin elkartu oparien kantitatea ere txikiagotu egin da %20, hor argi ikusten da jeitsiera beste urteekin alderatuz. Familiakoak ezin elkartzeak janariaren kontsuamoa ere txikiagotu du, beraz janari dendek gabonetan irabazi ohi dutena baino gutxiago irabazi dutela da nere iritzia. Etxekoekin bakarrik ospatu dutelako askok eta beraz janari kantitatea txikiagoa izan da, eta etxe askotan ez hain berezia. 

  COVID-aren ondoriozko murrizketek jende askok opariak online bidez erostea eragin du, gainera aurtengo egoeragatik orrialde askok dohain jarri dute garraioa eta jendeak hori aprobetxatu du Espanian %48ak gutxienez opariren bat online erosi du. Honek interneteko orrialdeek normalean baina diru gehiago irabaztea eragin du, adibidez amazonek azken urtean baina gutxi gora behera 60.000 milioi euro gehiago irabazi ditu urte osoan zehar gabonetako datuak oraindik ere ondo zehaztu gabe. Gero badago beste jende multzo bat bertako negozio txikiei erosi nahi izan diela eta beraiei lagundu, urte honetan ia da asko sufritu dutelako. 

   Nik uste dut hurrengo urterako situazioak hobera egin badu eta krisia hobe baldinbadago, gabonetako kontsumoak berriro ere gora egingo dute, hain data garrantzitsuetan jendeari asko gustatzen zaiolako gastatzea, eta aurten ezin izan dituztelako gabonak behar bezela disfrutatu.

Informazio iturriak: https://www.elconfidencial.com/economia/2020-12-16/los-espanoles-reducen-su-gasto-en-navidad-por-la-menor-renta-disponible-y-las-restricciones_2874408/

https://www.businessinsider.es/multimillonarios-ricos-dinero-han-ganado-2020-778003#:~:text=


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.