2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

Euskal Herrian 141.800 langabe


Euskal Herrian 141.800 langabe


Euskal Herrian 141.800 langabe daude, akiboen %9,44. Langabe kopurua 8.400 lagun murriztu da azken urtean.

Urteko azken hilabeteak ez dira onak izan enplegu mailan.Urteko azkeneko hilabetetan 136.300tik 141.800era igo egin zen, batez ere Bizkaian 4.200 pertsona lan gabe gelditu ziren, Nafarroan 1.300 Ipar Euskal Herrian 900 eta berriz Gipuzkoan eta Araban jendeak lana lortu dute, Gipuzkoan 600 eta Araban 900 pertsonek lortu dute lanpostu bat.

Iturria: https://www.berria.eus/albisteak/162187/euskal_herrian_141800_langabe_daude_aktiboen_944.htm



2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Zer da Ekonomia?




Zer da Ekonomia?

Lehengo Ekonomia gizarte harremanak aztertzen dituen gizarrte zientzia bat da.
Ekonomia gizartean behar bat da, faltan dugun zerbait asetzeko nahia da.Ondasunak(ukigarriak) edo Zerbitzuak(ukiezinak) beharrak asetzen dituzten haiek dira.
ekonomia bilaketarekin bat datozen irudiak
Ekonomia gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko pertsonok dugun moduaz arduratzen den zientzia da.
Ekonomia-eskasia oso garrantzitsua da arlo honetan, pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da.Bi mota egon daitezke Unibertsala eta erlatiboa. Unibertsala, gustioi eragiten digu, eta erlatiboa ezberdin bakoitzak beren beharrekin.
Pobrezia eta ekonomia-eskasia hitz oso desberdinak dira.










https://eu.wikipedia.org/wiki/Ekonomia

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

Taxien protestak

TAXIEN PROTESTAK

Badakigunez, azken aldian espaniako hiri handietan taxistak protestak eta manifestazio handiak egiten ari dira, arazo handiak izan dira eta konpetentzia berriarekin, Uber edo Cabify.

Taxistak lana egiteaz gelditu dira plataformen (Uber edo Cabify) aurka babesten dituzten aldaketa legeak aldarrikatzeko

Erreklamazio nagusi pare bat daude baino nagusiena hau da:

- Lege aldaketak garraio araudian nahi dituzte, hau da, taxistak nolbait ordaindu behar dute  "plaza" moduko bat lan egin ahal izateko, baino VTC (Uber edo Cabify langileek gidatzen dituzten ibilgailuak) ez dituzte ordaindu behar beraz taxistei garestiago ateratzen zaie horrela lan egitea, gainera, VTC gehiengoa taxiak baino merkeagoak dira beraz jendeak nahiago dituzte batez ere bidai luzeak egiteko.
manifestaciones taxistas bilaketarekin bat datozen irudiak

Gaur egun, 9.366 VTC eta 65.277 taxi gidariak funtzionatzen dute, hau da, bat zazpi bakoitzeko.
Proportzio honek 1/30 muga gainditzen du, garraioaren legea ezartzen duena.
1/30 legeak esan nahi du lizentzia lortzean egon behar zuela 1 VCT/ taxiko ta hori betetzen ari da, baini kontua da askotan kaletik gidatzen 1/30 baino gehiago daude beraz taxistak eskatzen dute lege hori betetzea eta bakarrik egotea 1/30 (VCT/taxi).

2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea

Zembat balio du Melillatik Españirako imigranteen bidaia?

Imigrante askok gaur egun gerratik alde egiteko hinbat metodotan erabiltzen dute, eta horretarako mafiei ordaindu egiten diote zerbitzu batzuengatik. Mafia hauek berriz, prezio ikaragarriak jartzen dute bidai arriskutsu batengatik.

Hainbat metodo ezberdin daude Españiara iristeko, horretakoetatik ezagunena pateratan da. Bidai horretan sartzeko imigrante bakoitzak 1.200-1.500 eurotako prezioa ordaindu behar du. Berriz bidaia airetikan egin nahi badute, mafiak 4.000-6.000 euroren artean kobratu egiten diote. Dokumentazio faltsua egiten diote eta horrekin "arazorik" gabe iritsi daitezke.

Melillako pareta pasatzeagatikan, mafiak pertsona bakoitzari 45 euroko "peajea" kobratu egiten diote. Berriz, Marruecos-etikan Melillara iristeko, kotxeetan izkutatuta joateko 3.000 euro gehiago ordaindu  behar dute.

Bidai guzti hauek oso arriskutsuak dira eta egunero mafiak diru pillo bat irabazten du gutxien daukanari kentzen, bakarrikan bi aukera uzten: Melillan geratu eta gerra jasan bizia galtzeko arriskuarekin, edo mafiei diru kantitate izugarriak ordainduz bidai arriskutsu bat egiteagatikan bizi berri eta hobeago bat izateko.


Informazioa atera dudan lekutik(ez nahiz asko fidatu):                             https://www.abc.es/espana/20140725/abci-mafias-cobran-euros-introducir-201407241827.html

2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

Pentsionistak

PENTSIONISTAK 

Hasteko, pentsioa pertsona bat jubilatzen denean ematen den soldata antzeko bat da. Ematen den pentsio hori pertsona horrek lan egin duenaren hilabeteko soldatako zati bat gordetzen joan da jubilatzen denean pentsioa jaso ahal izateko. Hori dela eta, jubilatu aurretik ondo ordaindutako lana izanez gero pentsio hobea jasoko du. Eta pentsioen kutxan gordetzen du pertsona bakoitzaren hilabeteko pentsiorako zati hori. 

Erretirua Espainian 65 urterekin hasten da kobratzen. Baina adin hori geroz eta gehiago ari dira atzeratzen gobernuak pentsioetarako gorde duen diru hori erabili duelako beste ordainketa batzuk egiteko, hau da, diru gutxi dagoelako erretiratuei lanik egin gabe ordaintzeko. Eta gaur egun pentsioak oso baxuak dira, beraz, erretiratuak antolatzen hasi dira manifestazioak eta antzekoak eginez. Eta beren hileroko gutxieneko pentsioa 1080€-koa izatea eskatzen dute. Izan ere gaur egun gutxieneko pentsioa da 400-450€ da, eta erretiratu askok hori kobratzen du, batez ere emakumeek. Bistan da diru horrekin ezin dela hilabete bukaerara iritsi behar guztiak asetuta. 

Resultado de imagen de pentsionistakPentsionisten mugimendu horri esker, gure erkidegoan agintariek erabaki dute pentsioak %1,6 igotzea. Baina horrek ez du inondik ere gure pentsionisten arazoa konpontzen, oso urruti baitago haiek eskatzen duten pentsio minimoarekin. 


Nire iritziz, pentsioak igo ahal izateko gure agintariek ez lukete dirua inbertitu behar hain beharrezkoak ez diren gauzak egiten adibidez: errepideak, erraustegiak eta abar. Bestalde, gobernuak arazo honi aurre egin ahal izateko proposatzen du jendea gero eta zaharrago erretiratzea. Baino ni horrekin ez nago ados, zeren eta modu horretan gazteok aukera gutxiago izango dugu lanean hasteko. Eta horrek langabezia areagotzen du ekonomian kalte eginez. 

2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

Turismoa Espainian


TURISMOA


Munduko herrialde turistikoenetariko bat Espainia da. Espainiako turismo geheiena Menorcan, Mallorcan, Ibizan...da.  Munduko 3.herrialdea da turismoan, gehienak udaran etortzen dira eta horregatik dijoazte ugarteetara. 2016an 75,6 milioi turista etorri ziren  turismoa egitera eta 77,625 milioi euro irabazi zuen Espainia.

Turismoa azken urte hauetan:

2007an 58.666 pertsona etorri ziren turismoa egitea baino 10 urte ondoren 81.786 pertsona etorri ziren turismoa egitera. Baina turismoa ez zen urtero handitzen, 2008an 57.192 pertsona etorri ziren, hau da, urte batean 1.000 pertsona baina gehiago galdu zituzten eta 2009an 52.178 pertsona etorri ziren turismoa egitera, hau da, 2007tik 2009ra 6.000 pertsona baina gehiago galdu zuen Espainia. Baina 2009tik aurrera turismoa urtero handitu da. 2017an 81.786 pertsona etorri ziren hona turismoa egitea.

Turismoa Espainiako hirietan:

Espainiako turismo asko ugarteengatik da, hau da, Canarias, Tenerife, Mallorca, Menorca... baina turismo gehien dagoen tokian Kataluñan da. 2014ean Espainiako turismo %25,9a Kataluñan izan zen, %17.,7a Canarias ugarteetan eta %15,5a Balear ugarteetan. Ugarte hauek turismoarengatik bizi egiten dira, udaran diru asko irabazten dutenez ematen diete negu osoa ondo bizitzeko. Turismo asko dator ere jaialdietan adibidez San Ferminetan edo kosta duten tokietan.

Nire iritzia:

Nire ustez Espainian daukagun turismoa oso handia da, Donostian turismo asko dago baina ez gera turismoz bizitzen beste Espainiako toki batzuetan bezala, eta horregatik beste tokietara joaterakoan udan asko arritzen nau hainbesteko jendea ikustea. Espainiak diru asko lortzen du turismo honekin baina niri gustatuko litzaidake turismo kopurua jeistera.

URL linka:
https://es.wikipedia.org/wiki/Turismo_en_Espa%C3%B1a  



2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

BREXIT-a
Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteaBrexit portmanteau izendapenaz deitua Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko erreferenduma izan zen. Britainia Handian nahiz Ipar Irlandan Europar Batasunetik ateratzearen aldeko zenbait alderdi politiko eta hiritar talde eta pertsona nabarmen zeuden, 1973an Erresuma Batua Europar Batasunaren aurrekariari batu zitzaionez geroztik. Jada 1975ean Erresuma Batuan Europako Ekonomia Erkidegoaren barnean mantendu edo ateratzearen inguruko galdaketa bat egin zen, eta mantentzearen aldeko aukerak irabazi zuen. 2016ko ekainaren 23an erreferenduma egin zen, Erresuma Batua Europar Batasunean mantendu ala atera, eta boto-emaileek Erresuma Batua Europar Batasunetik banatzea erabaki zuten.
Ekainaren 24 goizean eman zituzten emaitzak: %52 Europar Batasunetik alde egitearen alde bozkatu zuten eta %48 Europear Batasunean mantentzearen alde bozkatu zuten.

Nire ustez inglaterra independizatzearen ideia ona da, hau da, neri pertxonalki berdin zait zer egiten duten, baina europatik %52 independiztu nahi badute ondo iruditzen zait

https://eu.wikipedia.org/wiki/Erresuma_Batua_Europar_Batasunetik_irtetea




Esklusibitatearen Prezioa


Norainokoa da jendearen esklusibotasun nahia?


Gizakiaren kodizia ez da txikia eta egun oro ikus dezakegu edozein gizartean, bai gurean eta bai beste edozein gizataldeetan, gizakiaren ezaugarri bat da, daukaguna baino gehiago eduki nahiko genuke, beste norbaitek duena baino kalitate hobeago bateko zerbait. Tamalez, prezioa eta kalitatea batzutan ez datoz bat eta kriston astakeriak ikus ditzakegu. Hemen adibide batzuk.


2017an “PRADA” marka internazional eta esklusiboak, hasieran salmenta-prezioa 185€-koa zuen klip bat merkaturatu zuen, nahiz eta gaur egun 149.71€ balio du. Bai, ondo irakurri duzu. 185€ko KLIP bat. Normalean 100 klipeko kaxa batek euro bat baino gutxiago balio duela kontuan hartu dezakezu. Beno, berez PRADAk eman dion izena “Paperclip-Shaped Money Clip” da, euskaratuta; Paperarentzako Klipa Dirudien Diruarentzako Klipa. 6.25cm-ko klip hori, zilarrez egina dago baina nahiz eta material horretaz egina egon, gramo batzuetako zilar kantitate gutxi horrek, klip normal batek baino euro pare batzuk gehiago ez zuen balioko klip horrek. Beraz, zer da prezio neurrigabe hori ematen diona objetu honi? PRADAren logotipoa. Beraz, klip hau beharrezkoa izateko norbaitentzat, pertsona hori hainbeste ditu dauka billeteentzako klip bat behar izateko, eta klip batean 185€ gastatzeak ez dizu axola behar. Beraz, hau erosi baldin baduzu, zorionak! Seguru aski diru asko daukazu eta ez dakizu zertan gastatu.
(Ezkerrekoa da klip normal bat, eskuinekoa PRADAkoa)


Beste adibide ikusiko dugu orain. Hurrengoa, Jil Sander disenatzailearen "Vasari" deituriko paperezko poltsa, hobeto eseri prezioa irakurri baino lehen, $290 balio ditu. Prezioa astronomikoa da, kontuan hartuz betidanik zentimo batzuengatik edota doan ematen dizuten paperezko poltsa bat bezelakoa dela, egia da barniz berezi bat duela gehiago irauteko eta ertzak josiak dituela, baino paperezko poltsa batengatik $290 kobratzea gehiegikeri bat iruditzen zait, paperezko poltsa bat da, plastikozkoak askoz gehiago iraungo du. Agian bakarra nahiz, baino ez dut uste. Pentsa, poltsak horrek balio duena kontuan hartuz, zenbat balioko du Jil Sanderren arropa berak?



Beno, puntu honetara iritsita ikus dezakegu gizakiak dirua daukanean, dirua daukala demostratzea gustazten zaiola. Hainbeste nahi dute gende orokorragandik aldendu, horrelako gauza garestiak (eta beharrezkoak ez direnak, dena esan behar da) erosten dituztela, esklusibitate marka bat da, haien burua besteena baino garrantzi edota botere handiagoa duela nabarmentzeko. Eta zori-txarrez, hau ez da oraindik gutxira bukatuko eta horrelako produktu gero eta gehiago egongo dira, jendeari garrantzia duela sentitzea gustatzen zaio eta.



Iturriak:


PENTSIODUNAK BERRIRO KALERA ATERA DIRA BERAIEN BORROKAREN URTEURRENEAN


Milaka pentsiodun kalera atera dira, gutxienez 1080€-ko pentsio duin bat merezi dutela aldarrikatzeko.

Euskal pentsiodunek 2018ko urtarrilaren 15ean ekin zieten protestei Euskal Herriko hainbat tokitan, baina Bilboko udaletxe aurreko zabalgunea mobilizazio jendetsuenen topaleku bihurtu da, erretiroa hartutako ehunka lagun batzen baitira bertan astelehenero.

urtean zehar egin dituzten protestetan ezer ez dutela lortu ikusita hurrengo larunbatean egingo den manifestazioarentzako deialdia egin dute, hiriburu guztietako pentsiodunak joango dira.

pentsiodunek arhi utzi dute ez dutela errenditzeko asmorik, hauxe ohiukatu zuten atzo bilbon "Ordura arte ez dugu atzerapausorik emango, agintean bata zein bestea egon".

Pentsiodunen 4 eskaera nagusiak hauek dira:

  1.  Pentsioak KPIaren arabera igotzea.
  2. pentsioen erreforma bertan behera uztea.
  3. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
  4. Pentsioak Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartzea.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6139556/pentsiodunen-manifestazioa-bilbon-urteurrena-2019ko-urtarrilaren-19an/



2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

Erretirodunen garrantzia auzoetan

Erretirodunen garrantzia auzoetan

Zeintzuk dira erretirodunak edo zer da erretiroa?

Pertsonak, adin batera iristean, lan egiteari utzi egiten diote, horiei jubilatuak edo erretirodunak deitzen zaie. Jubilatzeko adina 60-70 urte bitartekoa da herrialde gehienetan, baino ba daude salbuespen batzuk. Erretirodunek, gehienetan (zertan lan egin duten edo lan urte horiek kotizatu dituzten ala ezen arabera) pentsioa edo errenta jasotzen dute hilero. Erretirodun guztiak kantitate desberdinak jasotzen dituzte. Erretiratzean jasotzen duzun dirua, orain lanean dauden soldaten zati bat da.
 

Zergatik garrantzitsuak auzoetan?

Kulturalki beraiek, betidanik auzoetan bizi eta beraien bizitza hantxe bertan eraikitzen zuten. Beraien lan postua, tabernak, dendak.... Gaur egun, auzo batean bizi arren, gure bizitza auzoz kanpo eraikitzen dugu gehienki. Eta hau gaur egun asko nabarmentzen da aspektu batzuetan. Adibidez, auzoetan dauden janari denda txikietako erosle gehienak erretirodunak dira. Betidanik hor erosteaz ohitu direlako, orduan gaur egun han erosten jarraitzen dute. Eta hor bertan hasten da daukaten garrantzia auzoentzako. Oraingo generazioak, supermerkatuetan erosteaz ohituak gaude, enpresa handietan kontsumitzen dugu. Eta erretirodunen ohituraz kanpo daude supermerkatuak edo enpresa handiak. Hau da, auzoetan dauden negozio edo enpresa txikiak, erretirodunak erabiltzen dituzte aurrera jarraitzeko. Erretirodunak han erosten duten parte gehiena dira, eta hau ni neu konprobatu dezaket etxe azpian daukadan janari dendara jaitsita.
 

Agur erretirodunak, agur auzoa

Lehen aipatu dudan bezala, gaur egungo erretirodunik gabe, auzoa eta auzoko enpresek ezingo ziren aurrera jarraitu, eta beraiekin batera hilko ziren.
Badakit erretirodunak beti egongo direla, ziklo bat delako, baina beharrezkoak direnak hauentzako, gaur egungo erretirodunak dira. Eta zergatik? Ohiturarengatik. Guk erretirodunak izango garenean, gure ohituak auzotik kanpokoak dira; erostea, lan egitea, kontsumitzean, denbora librea pasatzea... Orduan gaur egungo erretirodunak gabe, auzo guztia pikutara dijoazte.
 

Konponbidea?

Konponbidea oso gauza erraza eta konplexua aldi berean da. Auzoa erretirodunen menpe ez egoteko, gaur egungo generazioak auzoan gehiago kontsumitu beharko gara, auzoko dendetan erosi, ez supermerkatuetan, auzoko tabernetara gehiago joan beharko gara, auzoko proiektuak defendatu eta auzoan benetan bizi behar gara, horrela, auzoa ez da gaur egungo erretirodunen menpe egongo, guztien menpe baizik. Konponbide efizienteena auzoa zaindu eta aurrera jarraitzea laguntzea da. Auzoaren etorkizuna babestu eta zaintzean, gure etorkizuna babestu eta zaindu dezakegu. Auzoaren salbazioa, gu geu gara.
 
 Informazioa:
 Etorkizunerako suposizioak ni neu egindakoak dira eta auzoko denden eta tabernen jabekoen artean   egindakoak dira.
 
 
 

19.000 lanpostu emakumeak 16.700 bete



19.000 LANPOSTU SORTU DIRA EAEn URTEBETEAN, ETA EMAKUMEAK BETE DITUZTE 16.700 


2018.an urtea gogor hasi zen, langabezia jaitsi zen nabarmen %25,8ra iritsi zen Euskadiko lan txostenaren arabera, txosten hori EPAren datuetan onarrituta.

Enpleguak gora egin zuen, 2017an %70ean zegoen baina geroago igo egin zen %71,6ra pasatuz. Izan ere, 2018an, maiatzaren hasieran oraindik urtea bukatzeko hilabete asko falta zirenez, espero zuten zifra horren igoera. Sektoreei dagokionez, industria hor geratu zen, hau da, ez zuen igoerarik izan, eraikuntza sektoreak aldiz zerbait jaitsi egin zen.

Sara de la Rica izan zen honen notizia eman zuena Bilbon, ondo agertu zen Euskadin enpleguaren superaldiak aurrera egin ziuten eta langabezia jaitsi egin zen. Ondorioz, aurrera jarraitu zuten eta langabezia gehiago jaistea espero zuten, gainera gehiengoak emakumeak izan ziren eta horrek garai horretan gehaigo borrokatzeko berdintasunaren alde eman zien.


https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5560831/euskadiko-lan-txostena-2018ko-hiruhilekoa-/


Txaleko Horiak



Txaleko horien jatorrizko izena Gilets Jaunes da fenomeno enpresio sozio-politiko berri bat da eta euskaldunok txaleko horiak izendatu uzten fenomeno hau. Ideologia guztiak koloretan adierazi dira:

Guz_gilets_jaunes_bobedme101Monarkia urdinez, gorria ezkerraren kolorea da , beltza anarkistena eta berdea ekologistena, mugimendu feminista morez adierazten da. Eta orain mugimendu berri bat hasi da eta hau kolore horiz adierazten da mugimendu hau enpresarien menpekoa den protesta moduko bat da .Mugimendu hau berezia da eta berezia denez jendeartean adierazpen berri bat da. Macronek hau da frantziako estatuak ez du mugimendu hau onartu nahi berak uste duelako txaleko horiak ezin dutela sindikatua kontrolatu.Protesta onek hain bat ondorio izan ditu txaleko horiak errepideak oztopatzen egon dira baina denak ez daude mugimendu onen alde adibidez frantzian errepidean auto batek txaleko hori bat harrapatu eta hil egin zuen duela gutxi. Nik uste dut mugimendu hau eskuetatik joan dela eta kontsekuentzia oso handiak izan eta izango dituela


                            TXALEKO HORIAK


                           


GROENLANDIAKO EKONOMIA EGOERA



Groenlandiako ekonomiaren hazkunde indartsua eta urte osoko inbertsio proiektu berriak martxan jartzeko arriskua larria da. Uharte hori Espainiako laurdenetan banatuta dago, izotzarekin (lurralde honetako 77%) eta 55.860 biztanle besterik ez.

 Esportazio ekonomiko baten tamaina txikiak atzerritarren mugimenduak oso zaurgarriak dira. Itsaski eta arrainen eskari handia eta mundu osoko inbertsio-planak arriskuan jartzen dute ekonomiaren jasangarritasuna.

groenlandia bilaketarekin bat datozen irudiak

Uharteko langabezi-tasa% 5etik behera jaitsi da, 2014ko% 10etik behera. Gainera, BPG hazi egin da 2014az geroztik, etxeko eskaerak eta inportazioak bultzatu dituelako.

Pentsioen igoera

PENTSIOEN IGOERA

Pentsioak lan egin duten pertsonei jubilatzean ematen dieten soldata bezalako bat da, baina, pentsioa emateko kotizatu egin behar duzu. Pentsioa lan egiten duzunean zure soldatatik kendu egiten dizute eta segun eta zenbat irabazi duzu orduan eta pentsio handiago izango duzu.

Pentsioekin arazo asko egon dira pentsioen kutxatik bankuak dirua atera zutelako krisi garaian prestamo baten moduan eta orain ez dutelako pentsatzen bueltatuko dutela dirua. Horrek pentsioen kutxan asko diru gutxiago edukitzea eraman zuen eta horrekin urtero egin behar diren pentsioen igoera gelditu egin zen beste gero ez zelako dirurik izango.

Pentsioen igoera izango da 2019. urtean PP eta PNV egin duten promesetako bat izan da. Pentsio publikoen igoera %1.6-ekoa izango da pentsio publikoetan. Pentsio baxuenetan %3-ko igoera egongo da .Seguridade sozialean zenbat kotizatu duzun jakiteko aplikazio asko daude eta horrela jakin dezakezu gutxi gorebehera zenbateko pentsioa izango duzun. Horretaz gain, urtarrilaren 1 etik aurrera alargunen pentsioa kalkulatzeko erabiltzen dena lau puntu igoko dira % 56-etik  %60-ra.

Pentsioen arazoetako bat biztanleriaren kopuru handi bat jubilatuak direla da. Ez da garrantzitsuena baina oso garrantzitsua izan da pentsioen arazoa okertzeko

Nire ustez, pentsioen igoera ez dela nahikoa iruditzen zait, izan ere, jubilatu batzuk oso gaizki pasatzen dute ez daukatelako dirurik beharrezko gauzak erosteko eta bakarrik %3 igotzen badiete hala ere gaizki pasatuko dute hilabete bukaerara iristeko. Nire ustez, bankuei dirua bueltatzea eskatu beharko genion pentsioak gehiago igotzeko.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6091388/pentsioen-igoera-onartu-du-espainiako-gobernuak-2018ko-abenduaren-28an/
https://www.finect.com/blogs/planes-de-pensiones/articulos/cuando-cuanto-asi-sera-subida-pensiones-2018-2019

MUNDUKO POPULAZIOA

Blog hontan, nire ikuspuntua eman nahi dut. Munduko populazioari buruz hitz egiten dugunean, neri lehenengo etortzen zaidana burura, da etorkizunean, geroz eta jende gutxiago biziko dela da.

 Duela 40-50 urte gutxi gora behera, familien umeak eukitzearen media 5 haur familiako izan zen, orain berriz 2 dira. Len "familia numerosa" deitzen dioguna  moda bat izan zen, pasatako moda bat. Familiak 4-6 ume izaten zituzten normalean, eta denak hazi eta hezitzen zituzten zuten diruarekin. orain berriz, psatako moda denez, jendeak lan onak bilaten dituzte, soldata onak edukitzeko eta horrela asko bidaiatzeko eta kapritxoak edukitzeko normalean. umeak geroz eta gutxiago direla munduan usten dut. Ume gutxiago badaude, gehien bat ikastoletan eragin handia izango du, eta are gehiago ikastola txikietan. Ume gabe geratzen ari badira ikstolak, askok itxi egin beharko dute ume falta gatik.
 Ume falta badago, diru falta dago, eta diru falta badako krisi ekonomikoa sortzen da, irakasleak langabezian geratuko dira ez dutelako soldata izango, beraz beste lan baten bila juan beharko dira, eta baina gaur egungo enpresak ez dute jende asko behar, teknologia berrien gatik, makinaria badago, langile gutxiago behar izango dira, beraz enpresan dauden langileak gutxi badira, edo behar direnak bakarrik badira, eta enpresak ondo saltzen badu, langileak ondo irabaziak izango dira, beste teknologia gehio sortu arte.
 Pertsona baten lana egiten duen makina bat sortzen bada eta pertsona baino efizenteagoa bada, hobeta, azkarragoa, eta merkeagoa bada, pertsona hori langabezian geratuko da. Horregatik, etorkizuneko empregu kantitatea txikia izango da, eta beraz oraingo haur eta gazte guztiak zaila edukiko dute etorkizunean lan on bat bilatzeko, soldata on batekin. Horregak gaur egungo bikote gazteek, haien dirua gordetzea erabakitzen dute, haurrak ez edukitzeak diru asko aurrezteko balio izaten du, baina gizartearen populazioan ez du batere laguntzen.

Zientzia hori kontrolatzen dutenak diote, mendearen bukaeran, 11.000.000 biztanle izango direla munduan bizi direnak. Nik ez dut hala uste.


https://elpais.com/sociedad/2014/09/18/actualidad/1411055250_751320.html

Publizitatearen garrantzia



Publizitatearen garrantzia


Publizitatea beti izan da gauza garrantzitsu bat enpresen munduan, zure produktu, zerbitzu edo proiektua mundura aurkezteko modua delako, erosleak produktuaz interesatu daitezen eta erosteko gogoa eduki dezaten. Publizitatea geroz eta hobeagoa eta originalagoa izat, hobeto, azken finean, publizitateak transmititzen digunak produktuaren lehen inpresioa izango delako. Publizitaterik gabe oso zaila da ondasun edo zerbitzu horrek arrakasta edukitzea, munduarentzako ezezaguna izango delako, merkatuan ez du inorrek ezagutuko eta ondorioz, ez da interes hori egongo. Hau enpresa eta marka guztietan aplikatu behar da, txikia nahiz mundu mailan famatua izan, zure produktua oso ona bada ere, jendeak ezagutzen ez badu, salmentak oso baxuak izango direlako, negozioa bukaeran ixten. Baina Hard Rock Cafe jatetxe kateak orain dela urte batzuk parke tematiko bat egin zuenean hau ahaztu egin zitzaiola ikus daiteke.


Hard Rock Café-ren kasua

Hard Rock Café Londreseko jatetxe kate bat da, mundu mailan famatua. 2008an parke tematiko bat ireki zuten, zerbitzatzen zuten janariak bezain besteko arrakasta edukiko zuelakoan. Parkeak, denera, 225 milioi dolarreko kostua eduki zuen eta markaren izenak esaten duen bezala, Rock-ean  oinarrituta zegoen. Nahiz eta kostua altua izan, egia da parkeak denetariko gauzak zituela: errusiar mendiak, zuzeneko ikuskizunak, jolas elkarreragileak, jatetxeak etab. Gainera, lortuko zituzten irabaziekin diru mailegua itzultzeko eta publizitate egoki bat egiteko nahi adina diru edukiko zutela pentsatzen zuten. Baina, nola ez, egia ezin da askoz ere desberdinagoa izan. Zeukaten publizitate mugatuarengatik parkearen kotsumoa oso baxua izan zen, jendeak atrakzio hau ezagutzen ez zuelako.  Gainera, parkearen lokalizazio kaxkarrak ere ondorio negatibo hauek ekarri zizkion enpresari, toki turistikoetatik nahiko urrun kokatuta zegoelako. Laister parkearen kostua irabaziak baina handiagoak izaten hasi ziren, beraz espero zutena baina lehenago parkea itxi eta beste enpresa bati saldu zioten (FPI MB Entertainment) 25 milioi dolarrengatik. 2009an jabe berriek izena aldatu zioten parkeari eta Freestyle Music Park izena jarri zioten. Hala ere, parkea berriz ere itxi behar izan zuten, berriro ere parkearen lokalizazio txarrarengatik.

Kasu honetan Hard Rock Cafe-k suertea eduki zuen, kate famatu bat izateaz gain, mundu osoan zehar beste hainbat negozio dituztelako, eta aurrera jarraitzea lortu zutelako. Baina, hala ere, galera nahiko handiak eduki zituzten. Beraz, proiektu bat martxan jarritzerako unean dirua ondo administratzen jakin behar da, zati bat publizitatea ordaindu ahal izateko gordetzen, enpresa honi orain dela 10 urte geratatu zitzaiona gertatu ez dadin.



https://en.wikipedia.org/wiki/Freestyle_Music_Park#Early_closure,_bankruptcy_and_new_owners

https://www.tripsavvy.com/hard-rock-park-3226035

https://www.pa-community.com/articulos/hard-rock-park-parque-en-bancarrota

JOKOAREKIKO MENDETASUNA

Jokoaren mendetasuna edo ludopatia gaixotasun bat bezala dago aitortuta APA-rengatik (asociación americana de psiquiatría), eta gaixotasun honek azar-eko jokoetara jokatzera behar inkontrolablea sortzen dizu kasu batzuetan dirua, etxea, familia... galduz.

Problema hau handitzen da etxe apustu onlineak ateratzen dituztenean, berez 18 urte eduki arte ezin delako apusturik egin ezta apustu etxe batera sartu, baino internetetik askoz errazagoa da zure identitatea aldatzea eta apustuak egitea. Deustoko unibertsitateak egindako inkesta baten arabera hiru gaztetik batek aritzen da apustuetan.


Ludopatia jasaten duen pertsona baten kasu asko daude baina dudarik gabe, kasu harrigarrienetako bat Javierena da. Berak kontatzen du 380.000 euro irabazi zituela eta ezer gabe gelditu zela 2 segundotan, baina dirua baino gehiago, bizitza galtzen duela esaten du. Bidetik familia galdu du, emakumea eta 8 urteko semearekin egoteko aukera. Berak gordetzen duen memoria okerrena bere aita hil zenean jokoak aukeratu zituela bere aitarekin egon baino lehen. Gaur egun Javierek Castellonen tratamendu berezi bat jasotzen ari da.


Bibliografia:



2019(e)ko urtarrilaren 20(a), igandea

Txaleko horiak? 68ko Maiatza?

Resultado de imagen de chalecos amarillos

TXALEKO HORIAK

Txaleko horiak protestako mugimendua da, Frantzian 2018ko urrian agertu zena. Protestatzen dute gasolioaren eta dieselaren igoerarengatik (%16), eta Frantziako gobernua igotzeko asmoa du 2019.



  1. Protestek 2018ko azaroaren 17a hasi zuten, eta erakarri dute Frantzia osoko milioi bat pertsona inguru, errepideak blokeatu zituzten barrikadak eraiki zituztenak
  2. Protestaren hasieran 280.00 pertsona inguru zeuden, b egun pasa ondoren 500.000 pertsona inguru
  3. Protesta honetan, 10 hildako egon ziren eta 750 zauritu (poliziak baita ere)

Txaleko horiak ez daude Frantzian bakarrik, Belgikan, Erresuma Batuetan, Alemanian eta beste Europako hainbat herrietan.

Resultado de imagen de mayo del 68Frantzia gertatzen hari dena konparatzen hari da 68ko maiatzarekin, hau da, urte horietan baita ere protesta bat egin zen Frantzian, bereziki Parisen (Txaleko horien kasuan bezala), kontsumo-gizartearen aurkako ikasle-talde ezkertiarrek, geroago langile industrialeko taldeak, sindikatuak eta Frantziako Alderdi Komunista elkartu ziren.








  • https://es.wikipedia.org/wiki/Movimiento_de_los_chalecos_amarillos 
  • https://www.elmundo.es/internacional/2019/01/19/5c43602ffc6c839d6a8b45e8.html 
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Mayo_de_1968_en_Francia 

2019(e)ko urtarrilaren 19(a), larunbata

Españaren xahutua


España demokrazia bat da. Baina, ala eta guztiz ere, monarkia bat dago. Denak ezagutzen ditugu, Felipe erregea da, Letizia erregina, Leonor eta Sofia oinordekoak, Sofia erregina emeritua, Juan Carlos errege emeritua, eta  infantak. Familia horrek bere soldata du, izan ere, beraien alperren lanagatik ordaindu behar zaiela esaten du legeak, eta 2018a Felipek soldata igotzea erabaki zuen.



Felipek "lana" egiten duela esaten da, bere Gabonetako hizketaldi zoragarriez gain. Hasteko, irudi bat da Españarentzat beste herrialdeen aurrean, baina ez da Felipe irudi bakarra, familia osoa, eta horren barruan Iñaki Urdangarin eta Cristina infanta. Beraz, ez dakit oso irudi ona den familia hori, nahiz eta hori pentsatzen duten kontserbadore guztiek. Baina ez da hori egiten dun lan bakarra, lege bat dagoenean firmatu egin behar ditu eta Estatuko gauzetan parte hartu behar du. Eta azkenik, astero presidentearekin elkartu egiten da. Eta erregeak entzun behar du, aholkuak eman eta jaso behar ditu estamentuko partaide guztiak eta informatu behar ditu.  Baina erregeak ez du botererik, ezin du politikan parte hartu eta ezin du ezer erabaki. Eta hori guztiagatik soldata igo zuen.


Baino, zenbat igo zuen soldata? 1,6%, hau da, 2018an Felipe VI-ek 242.769€ kobratu zituen, Letiziak 135.530€, Juan Carlosek 194.232 eta Sofiak 109.260. Guztira 7,89 miloi euro izan zen errege-etxearen presupuestoa. Eta hortik 8,62% ziran soldatak, gastu pertsonalak berriz 48,63%. 80.000€ gehiago 2017an baino.

Imagen relacionada
 


Badakigu zer egiten duen erregeak, eta badakigu bere soldata. Beraz, benetan merezi du monarkia honek? Argi dago ezetz, diru publikotik ateratzen den dirua da eta ez da gutxi. Diru hori guztia erabili zitekeen osasun publikorako edo hezkuntza publikorako. Baina ala eta guztiz ere hor dago familia hori ezer egiten, eta horren truke dirua irabazten eta nahi dutenean soldatak igotzen.