2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

PENTSIONISTAK BORROKAN




PENTSIONISTAK BORROKAN



 Gazteak garenean, gure lan bakarra ikastea da. Batzuetan behartuak eta kostata          egiten dugu baina badakigu ikasketak behar beharrezkoak izango direla gure etorkizunean lan ona bilatzeko. Lanean hasteko adin nahikoa dugunean, garrantsitsua da gustuko duzun lanean aritzea, urteak eta urteak lanean pasa egin behar ditugulako. Hainbeste lanen helburua, zaharragoak garenean, jubilatuta gaudenean, bizitza duin bat edukitzea da. Hau berriz, hainbat kasutan ez da horrela gertatzen! 


Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan pentsiodunak astelehenero mobilizatu egiten dira, beraieb baliabideak aldarrikatzeko. Badaramate ia hamaika hilabete lehen aldiz manifestatu zutenetik. Nabarmendu dutenez mobilizaziorik gabe ez da lortuko haiek eskatzen duten igoera. Beraien aldarrikapen garrantsitsuenetako bat pentsio minimo batera iristea da, hau da, 1.080€-koa. 


Gobernuaren aldetik, esaten da pentsioak ezin direla igo, dirua ez delako gauza guztietarako iristen. Pentsiodunekin hitz egiten ari dira  akordio batera iristeko, baina jubilatuei eskeintzen dietena ez zaie nahikoa iruditzen. Haien iritziz " badago nahiko diru pentsioak ordaintzeko ". 


Gauzak horrela izanda, espero dezagun arazo larri hau ahal den azkarren konpontzea. Eta gu egoera horretara iristean ez izatea hainbeste ostopo bizitza duin bat izateko! 




Imagen relacionada



BIBLIOGRAFIA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.